Jerardo Elortza

Jerardo Elortza Egaña (Oñati, 1944ko ekainaren 5a), euskaltzalea, etnografoa, hizkuntzalaria, historialaria eta idazlea da. Aleman filologia ikasi zuen Deustuko eta Münsterreko unibertsitateetan, azken hau Alemanian. Bergarako Aranzadi ikastolan hiru urtez irakasle jardun eta gero, 1976tik 1996ra irakasle izan zen Bergarako UNEDeko Euskara sailean.[1] Eusko Jaurlaritzako Kultura sailean urtebetez lan eginda, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatean irakasle izan zen erretiroa hartu zuen arte. Bidegileak liburuxken bilduma zuzendu zuen.[2] Urteetan, “Antzinako fotografixia” atala landu du Kontzejupetik izeneko aldizkari lokalean, Oñatin, non 280tik gora argazki zahar argitaratu dituen, azalpen eta guzti. Horrez gain, artikulu asko idatzi ditu eta hitzaldi mordoa eman, han-hemenka. 2018ko ekainaren 9an, Oñatiko herriak omendia[3] egin zion bizitza osoan egindako lanagatik, Euskal Herriko hainbat erakunde eta Oñatiko elkarte eta udalaren parte hartzearekin.

Jerardo Elortza

Bizitza
JaiotzaOñati, 1944ko ekainaren 5a (79 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaOñati
Hezkuntza
HeziketaMünsterreko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraketnografoa, historialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)UNED
Mondragon Unibertsitatea

Inguma: jerardo-elortza-egana

Bizitza

Oñatiko Kale Zaharrean jaio zen. Aita, Torreauzoko Lazarraga (Elazarra) baserrikoa zen, eta ama, berriz, Garibai auzoko Dolaetxe baserrikoa. Oñatiko Tere Letamendirekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten.

Ikasketak

Deustuko (Bilbo), Münster-eko (Alemania) eta Euskal Herriko (Gasteizko fakultatea) unibertsitateetan ikasi zuen. Aleman filologian lizentziaduna da Deustuko unibertsitatetik.

Lana

Irakaskuntzan aritu da nagusiki. Bergarako Aranzadi ikastolan hiru urtez (1974-1977) irakasle jardun ondoren, Bergarako UNEDeko Euskal Kultura departamentuan beste 19 urtez (1977-1996) jardun zuen. Mondragon Unibertsitatean ere aritu zen hamar urtez (1999-2009). Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailean urtebetez aritu zen (1998-1999). Euskara, euskal literatura eta euskal kulturari buruzko ikasgaiak garatu eta azaldu ditu bereziki eskoletan. Latina, alemana eta beste zenbait gai ere irakatsi ditu. Hainbat lekutako ikastaro eta mahai ingurutan parte hartu du hizlari gisa: UEUn; EHUko udako ikastaroetan; Lazkaoko Maizpide euskaltegian; Eskoriatzako Irakasle-eskolan; Deustuko unibertsitatean; Renoko (Nevada, AEB) unibertsitatean, etab. Akademikoki Aleman filologian lizentziaduna den arren, euskaltzale eta historia zalea da Jerardo Elortza, eta Oñati, bere herriaren maitalea.

Guraso eta arbasoengandik jasotako bizimodua, historia, ohitura eta berbetaren erroak ikertzen eta zabaltzen eman ditu urteak. Eskuzabala da oso eta eskatu dion edonori laguntzeko prest egon da beti. Oñatin ez ezik, Euskal Herri osoko toki askotan eman ditu hitzaldiak, bereziki honako gai hauek jorratuz: euskal literatura, hizkuntza, dialektologia, etnografia, historia edota ondarea.[5] Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak argitaratzen duen Bidegileak bildumaren zuzendaria izan da 2009tik 2016ra. Eusko Ikaskuntzako kide da Jerardo Elortza eta hainbat lan argitaratu ditu Euskonews eta RIEV aldizkarietan. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea erakundeko kide ere bada 2013ko urriaren 12tik. Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatean eman zuen sarrera ikasgaia Manuel Umerez Goribargoitia, Oñatiko idazleaz egin duen (MANUEL UMEREZ GORIBARGOITIA (1757-1818), Oñatiko euskal idazlea. Bizitza, idazlan eta hauen argitalpenari buruzko xehetasunak). Kontzejupetik Oñatiko hilabetekarian kolaboratzaile da hasieratik (1992) eta artikulu bat eta “Antxiñako fotografixia” saila idazten ditu hilero. Biblioteca Municipal de Oñatik sustatutako aldizkari eta argitalpenetan parte hartu zuen (“Oñatiko Historia eta Arte bilduma” liburuan, esaterako). Artikulu eta kolaborazio ugari idatzi ditu. Argibide gehiago: www.jerardoelortza.eus atarian.

Egindako lanak

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda: Jerardo Elortzak parte hartu duen lanen zerrenda»

Liburuak

  • Oñatiko historia eta arte bilduma. Oñati: Biblioteca Municipal de Oñati, 1982.
  • Itsasoa 3. El mar de Euskalerria. Donostia, Etor, 1987, 277-286 orr.
  • Bergarako euskera. Bergara: UNED-Bergara, 1988, 19-53 orr.
  • Euskal Herria antzinatean: materiale eta agiriak. Donostia: [Varios], 1988
  • Euskal artea eta artistak 1960ko hamarkadan . Donostia: Koldo Mitxelena, 1995 43-71orr.
  • Oñati eta Gipuzkoaren bategitea. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1996, 13-52 orr.
  • Euskara eta literatura: DBH 1. Bilbo: Ibaizabal, 1997 (textuliburua)
  • Euskara eta literatura: DBH 2. Bilbo: Ibaizabal, 1997(textuliburua)
  • Euskara eta literatura: DBH 3. Bilbo: Ibaizabal, 1997(textuliburua)
  • Euskara eta literatura: Batxilergoa: Literatura: Euskal literatura lantzen. [S.L.]: Ibaizabal, 1997
  • Olañeta, Amaia: Txondorrak, karobiak, edurzuloak. Bergara: Udala, L.G. 1998
  • Arrasateko euskara. Arrasate: Arrasateko udala, 1999, 17-141 orr.
  • Historia de Oñate. Siglos XIV-XIX. [S.L.]: UPV/Oñatiko udala/Kutxa, 1999, 113-130 orr.
  • Justo Garate. (Bidegileak) Gasteiz: Departamento de Cultura de Gobierno Vasco, 2000, 25 orr.
  • Oñati oinez. Oñate: Oñatiko udala, 2001
  • Arantzazu. Ikerlan eta saiakerak XX. mendeko historiaz. Arantzazu: Edizio Frantziskotarrak, 2003, 89-99 orr.
  • Torreko zubixa. (Serie Hala bazan-Debagoieneko plazan) Arrasate: Goiena, 2004
  • Antero Apaolaza (Bidegileak) Gasteiz: Departamento de Cultura de Gobierno Vasco, 2008, 28 orr.
  • Olaitturriren herri antzerkia. Oñati: Olaitturri kultur elkartea, 2010
  • Mikel Laboa (Bidegileak) Gasteiz: Departamento de Cultura de Gobierno Vasco, 2010, 28 orr.

Itzulpenak

  • Larrañaga Elorza, Koldo; Euskal Herria antzinatean: materiale eta agiriak. Donostia; Kriselu : Bergara; UNED, [1988]
  • Fernandez Paz, Agustín; Neguko gutunak. Donostia, Elkar, 1997
  • Caride, Ramón; Izurri Berdea: Said eta Xeilaren abentura bat. Donostia, Elkar lanean, 1999

Aldizkariak

  • Txingo dela ta. Oñati,  Oinatiko Liburutegiko Agerkaia. Boletín de la Biblioteca Pública Municipal, 1973ko abendua, 4. zenb, 3-4 orr.
  • Oiñatiko Euskararen Azterketa. Oñati, Oinatiko Liburutegiko Agerkaia. Boletín de la Biblioteca Pública Municipal, 1974ko abendua, 5. zenb, 8-9 orr.
  • Estudianteen ihauterietako bertso zaharrak. Oñati, Oinatiko Liburutegiko Agerkaia. Boletín de la Biblioteca Pública Municipal, 1974ko abendua, 5. zenb, 16-17 orr.
  • (Elkarlanean) Oiñatiko euskararen azterketa (II). Oñati, Oinatiko Liburutegiko Agerkaia. Boletín de la Biblioteca Pública Municipal, 1975ko azaroa, 6. zenb, 5-9 orr.
  • Euskararen irakaskuntza Oiñatin. Oñati, Oinatiko Liburutegiko Agerkaia. Boletín de la Biblioteca Pública Municipal, 1976ko urrian, 7. zenb, 8 orr.
  • Igartua, Leandro; Elortza, Jerardo: Oinatiko euskararen azterketa (III). Oñati, Oinatiko Liburutegiko Agerkaia. Boletín de la Biblioteca Pública Municipal, 1976ko urrian, 7. zenb, 29-37 orr.
  • Amazonasetan behera. Oñati, Oinatiko Liburutegiko Agerkaia. Boletín de la Biblioteca Pública Municipal, 1977ko azaroan, 8. zenb, 25-26 orr.
  • Bertsolarien txokoa: Felix Vicuña “Auzetxe”. Oñati, Oinatiko Liburutegiko Agerkaia. Boletín de la Biblioteca Pública Municipal, 1977ko azaroan, 8. zenb, 32-42 orr.
  • Ugarte, Felix Maria; Elortza, Jerardo; Apuntes de etnografia local IV. Oñati, Oinatiko Liburutegiko Agerkaia. Boletín de la Biblioteca Pública Municipal, 1977ko azaroan, 8. zenb, 43-50 orr
  • Euskaldun zaharrei. Oñati, Oinatiko Liburutegiko Agerkaia. Boletín de la Biblioteca Pública Municipal, 1977ko azaroan, 8. zenb, 51 orr
  • Jokin Zaitegi gure artean. Oñati, Oinatiko Liburutegiko Agerkaia. Boletín de la Biblioteca Pública Municipal, 1977ko azaroan, 8. zenb, 54-55 orr
  • Oñati eta literatura. Oñati, Oinatiko Liburutegiko Agerkaia. Boletín de la Biblioteca Pública Municipal, 1979ko maiatza, 9. zenb, 87-96 orr
  • Bertsolarien txokoa (III): “Kanpixa”ri entzundakoak / “Menditarrak”. Oñati, Oinatiko Liburutegiko Agerkaia. Boletín de la Biblioteca Pública Municipal, 1979ko maiatza, 9. zenb, 119-126 orr.
  • Arrazola etxeko manuskritoak. Euskera XX, 1975, 529-530 orr.
  • Oñatiko Arrazola etxeko manuskritoak. Euskera XXII, 1977, 179-197 orr.
  • EAEL eta Arrasateko hizkera. Julio Urkixo [Suplemento], 1995, 478-493 orr.
  • Aditzaren izen-formak Deba Garaian eta Araba aldian. Julio Urkixo [Suplemento], 1995, 465-477 orr.
  • Karlos Linazasoro. `Altzeta´. Hegats, 1997 [15/16], 126-128 orr.
  • Anjel Lertxundi. Letrak kalekantoitik. Hegats, 1997 [16/17], 130-132 orr.
  • Agustin Kardaberazen garaia. Euskonews, 2003
  • W. von Humboldt-i buruzko aipamena 1842ko gutun batean. RIEV 2003, 307-311 orr.
  • Memoriak eta autobiografiak euskaraz: 1. Gerrari buruzko oroitzapenak (Hurbilketa). Hegats: 38 zenb., 2006,  61-76 orr.
  • XVIII. eta XIX. mendeetako Azpeitiko euskal testu batzuk. Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, Año nº 41, Nº 110, 2009 , págs. 5-46.
  • Oñati ezagutzeko aukera, Gerardo Elorzak gidatuta. Argia, 2015eko irailaren 04a.

Hitzaldiak

  • Oñatiar ospetsuei buruzko hitzaldia. Oñati: Oñatiko Udal Euskaltegia, 2008-10-19
  • Karmele gogoan. Bergara: 2010-11-13
  • Mahai ingurua: “Historia eta herri‐jakintza. Jose Antonio Azpiazu eta Gerardo Elortzarekin”. Legazpi: Burdinola Elkartearen ekimenez, 2012-03-29
  • Donostia 1813 Napoleon garaia euskal kultura egoera. Donostia: Donostiako Udala, 2013-8-20
  • Historia eta antropologia lotuz. Legazpi: Legazpiko Burdin Museoko Lagunen Elkartea, 2012-04-19
  • Euskararen gora beherak Oñatiko eskoletan XX. mendean. Oñati: [s.e.], 2014-11-05

Ikus, gainera

  • Debagoiendar ospetsuen zerrenda

Erreferentziak

  1. «UNEDeko ikasle eta irakasle - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
  2. (Gaztelaniaz) «Presentada ayer en Donostia una nueva entrega de biografías de 'Bidegileak', con varios personajes de la Diáspora» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
  3. «Jerardo Elortzari omenaldia» Atauri 2018-06-10 (Noiz kontsultatua: 2018-06-11).
  4. .
  5. «Jakintzak ez omen du lekurik okupatzen» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.