Jenny Shipley
Jennifer Mary Shipley, Robson jaioa (Gore, 1952ko otsailaren 4a) zeelandaberritar politikaria da. Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen 1997tik 1999ra.
Marlborough Girls' College-n eta Christchurch College of Education-en ikasi zuen eta 1971tik 1976ra lehen hezkuntzako irakasle izan zen. 1986an Burton Shipleyrekin ezkondu zen.
Zelanda Berriko Alderdi Nazionaleko kide izan zen eta 1987an legebiltzarreko kide hautatu zuten. 1990eko hauteskundeetan Alderdi Nazionalak irabazi ondoren, Jim Bolger lehen ministroak Gizarte Ongizateko ministro izendatu zuen Shipley. Ondoren, Emakumeen, Osasunaren eta Garraioen ministro izan zen. 1997ko abenduan Jim Bolgerri Alderdiko buruzagitzarako erronka bota zion. Bolgerrek dimisioa eman zuen eta Shipley Zeelanda Berriko lehen emakume lehen ministro bihurtu zen.
Koalizio gobernu ezegonkor bat zuzendu zuen Zelanda Berria Alderdiarekin lehenik. 1999an Alderdi Laboristako Helen Clarkek garaitu zuen hauteskundeetan.