Jenny Morris
Jane Alice (Jenny) Morris (1861eko urtarrilaren 17a – 1935eko uztailaren 11) brodatzaile ingelesa izan zen.
Jenny Morris | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Red House, 1861eko urtarrilaren 17a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Over Stowey, 1935eko uztailaren 11 (74 urte) |
Familia | |
Aita | William Morris |
Ama | Jane Morris |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Notting Hill and Ealing High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ehungintzako artista |
Bizitza
Jenny Morris 1861ko urtarrilak 17an jaio zen Red House, Bexleyheath herriko Red House etxean jaio zen.
William Morris eta Jane Morrisen alaba nagusia zen eta May Morrisen ahizpa hurrengo urtean jaio zen.[1]
Jenny Morris eta bere ahizpa etxean heziak izan ziren eta, epe motz batez, Notting Hill High School bigarren hezkuntzako eskolara joan ziren.
Oso azkarra zen eta Cambridge-eko tokian tokiko azterketak gainditu zituen, Oxford edo Cabridgeko emakumeentzako college batera joan ahal izateko. Hala eta guztiz ere, 1867an epilepsia agertu zitzaion eta hasieran oso arina zen arren, urteek aurrera egin ahala, gero eta gogorragoak bihurtu ziren gaixotasunaren erasoaldiak.[2]
Gurasoak bizirik izan zituen artean, Londresen bizi izan zen bere etxean edo kostaldean, zaindari batez lagunduta. Amaren heriotzaren ostean, bere ahizpa May Morris arduratu zen haren zaintzaz.[3]
Brodatzaile oso trebea izan zen Jenny Morris, bere ahizpa eta ama bezala.
Bere lana Londresko William Morris Gallery galerian dago gordeta. Lan horiek bere trebetasun handia erakusten duten arren, familiarentzat egindako piezak ziren bakarrik.[4]
British Library liburutegian daude gordeta Jenny Morris eta Sydney Cockerell bere aitaren legelariaren arteko gutunak (1897-1919).[5]
Over Stowey-n (Somerset) hil zen 1935eko uztailaren 11n, 74 urterekin, diabetesaren konplikazioen eraginez.[6]
Galeria
- Jane eta Jenny Morris, 1864 inguruan, H. Smith-en argazkia.
- Morris eta Burne-Jones familiak, Jenny atzean eskuinean eserita, Frederick Hollyer-ren argazkiak, 1874.
Erreferentziak
- Marsh, Jan (1986): Jane and May Morris: A Biographical Story, 1839-1938.
- MacCarthy, Fiona. (1995). William Morris. A Life for our Time. Faber, 368 or..
- Bain, Rowan. (2017). "A Tale of Two Sisters: May and Jenny Morris". In Hulse, Lynn (ed.). May Morris. New Perspectives.. Londres: Friends of the William Morris Gallery, 42–55 or. ISBN 978-19108-85529..
- Parry, Linda. (2013-04-16). William Morris Textiles. V&A, 29 or. ISBN 978-1 85177 732 7...
- Davis, Celia. (2018). «Jenny Morris in her Own Voice: Letters to Sydney Cockerell, 1897-99» THE JOURNAL OF WILLIAM MORRIS STUDIES XXII (4): 31-46..
- Brown, Phillip. (2016-05-11). The Tragedy of Jenny Morris. .
Kanpo estekak
- Jenny Morrisen argazkiak, The National Portrait Gallery, Londres.
- Jenny Morris William Morris Gallery.
- Jenny Morris, National Trust