Jenny Lind
Johanna Maria Lind, ezagunagoa Jenny Lind izenarekin (Stockholm, 1820ko urriaren 6a - Malvern, 1887ko azaroaren 2a) suediar sopranoa izan zen. Suediar Errege Operako Prima donna izan zen.
Jenny Lind | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Klara Church Parish (en) eta Stockholm, 1820ko urriaren 6a |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | Malvern (en) , 1887ko azaroaren 2a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Great Malvern (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Otto Goldschmidt (en) (1852ko otsailaren 5a - ezezaguna) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera ingelesa |
Irakaslea(k) | Manuel García (en) Karl Magnus Craelius (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, opera abeslaria, musika-irakaslea eta antzerki aktorea |
Enplegatzailea(k) | Londresko Unibertsitatea |
Influentziak | Adolf Fredrik Lindblad (en) |
Kidetza | Burschenschaft Hannovera Göttingen (en) |
Genero artistikoa | musika klasikoa opera |
Ahots mota | koloratura-sopranoa |
Fach | koloratura-sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
| |
Biografia
Ezkontzaz kanpoko alaba izan zen hamalau urte bete izan zituen arte, bere ama Anne-Marie Fellborg beste gizon batekin ezkonduta zegoen Niclas Jonas Lind ezagutu zuenean, eta banatzea lortu bazuen ere ez zuen ezkondu nahi izan bere lehenengo senarra hil arte.[1] [2]
Hamar urte zituela artista ezaguna zen jada, bai suedian eta bai danimarkan. 1841ean Parisera mugitu zen eta Manuel García baritonoa eta irakasle espainiarrak ahotsa lantzen lagundu zion. Hans Christian Andersen, eta Mendelsshon bezalako gizon ospetsuek maitale izan nahi zuten, eta haien lanen ispirazio iturri izan zen. Berak, Julius Günther aukeratu zuen bikote.[1][2]
1848an bere azken kontzertua eman zuen Londresen, Viktoria Erresuma Batukoa erreginaren aurrean, entzuleen artean Charlotte Brönte eta Anne Brönte egon ziren ere.[1][2]
Azkenik, 1850an, Phileas Taylor Barnum enpresariak antolatutako Ameriketako Estatu Batuetan egindako kontzertu gira eta gero, operaren mundua utzi zuen, 29 urterekin. [1]
1853an, Otto Goldschmitt piano-jolearekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten.[1]
Sariak eta Aitortzak
- 1850an, Charles G. Rosenberg-ek Jenny Lind: Her Life, Her Struggles, and Her Triumphs idatzi zuen.[3]
- 1891an, Henry Scott Holland eta Williams Smith-ek Rockstro Memoir of Madame Jenny Lind-Goldschmidt: Her Eary Art-Life and Dramatic Career (1820-1851) idatzi zuten.[4]
- 1918an, Rose Ellen Hendriks Jenny Lind: A novel idatzi zuen.[5]
- 2015ean, Sarah Jenny Dunsmore-k opera abeslariaren biografia idatzi zuen Jenny Lind: The Story of the Swedish Nightingale.[6][7]
- 2017an, Michael Gracey-k zuzendutako The Greatest Showman fikziozko filmean Rebeca Ferguson bere papera antzezten du, eta Hugh Jackman-ek Phileas Taylor Barnum enpresariarena.[6][8]
Irudi galeria
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Sala, Carlos. (2020-07-08). «Jenny Lind, la soprano que enloqueció a Mendelsshon hasta el punto de amenazarla con suicidarse» La Razón (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).
- (Gaztelaniaz) Valero, Sandra Ferrer. (2021-10-06). «Un ruiseñor de gran corazón, Jenny Lind (1820-1887)» Historia Hoy (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).
- (Ingelesez) Rosenberg, Charles G.. (1850). Jenny Lind: Her Life, Her Struggles, and Her Triumphs. Stringer & Townsend (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).
- (Ingelesez) Holland, Henry Scott; Rockstro, William Smith. (2011-10-20). Memoir of Madame Jenny Lind-Goldschmidt: Her Early Art-Life and Dramatic Career, 1820-1851. Cambridge University Press ISBN 978-1-108-03869-0. (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).
- (Ingelesez) Hendriks, Rose Ellen. (1848). Jenny Lind. W.H. Graham (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).
- Un ruiseñor de gran corazón, Jenny Lind (1820-1887). (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).
- Dunsmure, Sarah Jenny. (2015). Jenny Lind : the story of the Swedish nightingale. ISBN 978-1-910453-10-0. PMC 936652407. (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).
- (Gaztelaniaz) «The Greatest Showman» Zirkolika: la revista del circo y las artes circenses (Noiz kontsultatua: 2022-07-09).