Jennifer Landon
Jennifer Rachel Landon (Malibu, Kalifornia, AEB, 1983ko abuztuaren 29a) estatubatuar aktorea da. Paramount NetworkenYellowstone (2020–...) seriean Teeter interpretatzeagatik da ezaguna. Gwen Norbeck Munson pertsonaiaren izenarekin ere ezaguna da CBS As the World Turns telenobelan (2005-2008, 2010). Bestalde, Landonek hiru Emmy sari jarrai izan zituen, aktore gazte kategorian drama-serie batean egindako lanarengatik.[1][2][3]
Jennifer Landon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Malibu, 1983ko abuztuaren 29a (40 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Michael Landon |
Hezkuntza | |
Heziketa | Brentwood School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Biografia
Landonen gurasoak Michael Landon aktorea eta haren hirugarren emaztea, Cindy Clerico dira. Sean Matthew Landon neba du. Neba eta ahizpa erdi asko ditu. Aitaren aurreko ezkontza batetik adopziozko neba bat du, Mark Landon aktorea (1948-2009), eta Dodie Fraserrekin Josh Landon . Azken bi hauek aitaren lehen ezkontzakoak dira. Aitona judua zen eta amona katolikoa. Aita judu hazi zuten.[4]
Bestalde, Landonek aitak eta Lynn emaztearekin izandako bederatzi neba-ahizpa erdiak ditu. Horien artean Leslie Landon (pesikologoa eta aktorea), Michael Landon Jr. (aktorea, gidoilaria, film zuzendaria) eta Christopher Landon (film zuzendaria) dira. Shawna Landon ahizpa erdia ere aktorea da.[4]
Brentwood Eskolan graduatu zen, New Yorkera joan baino lehen, New Yorkeko Unibertsitatera joateko. Han hainbat antzerki-produkziotan agertu zen.
Aktore ibilbidea
Landonek bost urterekin egin zuen lehen lana aitarekin. Highway to Heaven/ Zeruranzko autobidea telesailaren azken ataletako batean. Jenniferrek aitarekin lan egin zuen berriz ere, Jennifer Kramer pertsonaia izan zen.*
2004an, L.A. DJ film independente batean lan egin zuen Landonek. 2005. urtearen hasieran, Gwen Norbeck Munson telenobelan lan egin zuen, CBS As the World Turn atal batean. Laster sinatu zuen hiru urteko kontratua seriearekin. Landonek Aktore Gazte Nabarmenaren Emmy Saria irabazi zuen hiru urtez Drama Serie batean.* 2006. urtearen amaieran, pertsonaiaren historia musika-karrera baten bila abiatu zen, bi soil grabatuz: Slide eta I Saw Love. Nini Campsek idatzi zituen bi kantak, Landonek interpretatuta.[5] 2007ko apiriletik uztailera, Landonek zeregin bikoitza izan zuen As the World Turns; Gwen Norbeck Munson pertsonaia erregularra eta Cleo Babbitt izenekoa. Landonek utzi egin zuen lan horiv2008an, baina bere papera hartu zuen 2010ean, seriearen azken bi asteetan.
2012ko maiatzaren 1ean jakinarazi zen Landon hirugarren aktore heldu bihurtuko zela, Heather Stevens pertsonaia izango zela The Young and the Restless lanean. Urtebete baino gutxiagoan egin zuen papera. 2016an, Lilith Bode serieko hiltzaile baten emaztea izan zen, Banshee lanaren azken denboraldian.
2020an, Paramount seriearen hirugarren denboraldian, Yellowstone, Teeter interpretatu zuen.
Filmografia
Zinema
Urtea | Izenburua | Petsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2004 | L.A. D.J. | Jessica | |
2014 | Rabid Weight Loss | Rabid Woman | Film laburra |
2015 | I Spit on Your Grave III: Vengeance Is Mine | Marla Finch | |
2018 | The Front Runner | Ann McDaniel |
Telebista
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1991 | Us | Jennifer Kramer | Telebistako filma |
2005–2010 | As the World Turns | Gwen Norbeck Munson Cleo Babbitt |
500 atal Daytime Emmy Award for Outstanding Younger Actress in a Drama Series (2006–2008) |
2011 | House | Donovan | Atala: "Last Temptation" |
2012 | The Young and the Restless | Heather Stevens | 28 atal |
2016 | Banshee | Lilith Bode | 4 atal |
2017 | Days of Our Lives | Hillary Nelson | 5 atal |
2017 | Chicago Med | Janelle Nicholson | Atala: "White Butterflies" |
2017–2018, 2022 | Animal Kingdom | Amy | Errepartokoa (denboraldia:2, 6) Izar gonbidatua (Demboraldia:3) |
2019 | The Orville | Ukania | Atala: "All The World Is Birthday Cake" |
2020–present | Yellowstone | Teeter | Errepartokoa (Denboraldia: 3–4) Funtzio nagusia (Denboraldia: 5) |
2020 | Helstrom | Katherine Reynolds | Atala: "Hell Storm" |
2021–2022 | FBI: Most Wanted | Sarah Allen | Errepartokoa (Denboraldia: 2–3) |
Sariak eta aintzatespenak
Urtea | Saria | Kategoria | Lana | EmaitzaResult | Ref. |
---|---|---|---|---|---|
2006 | Daytime Emmy Award | Outstanding Younger Actress in a Drama Series | As the World Turns | Irabazlea | [6] |
2007 | Irabazlea | [7] | |||
2008 | Irabazlea | [8] |
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Jen Landon | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- (Gaztelaniaz) «La historia poco conocida de Jennifer Landon, la hija actriz de Michael Landon, el "padre" en La familia Ingalls: siguió los pasos de su padre con la actuación» Revista Para Ti 2022-10-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- (Gaztelaniaz) «Ella es Jennifer Landon, la hija de Michael: La intérprete actuó junto a él de niña pero muy pocos la conocen | Guioteca.com» Guioteca.com | Series de TV 2021-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- (Ingelesez) Mbuthia, Mercy. (2024-01-16). «Jennifer Landon’s siblings: Meet her brothers and sisters» Legit.ng - Nigeria news. (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- «nini camps - songwriter, lead singer for Antigone Rising - Home» www.ninicamps.com.
- «Ellen DeGeneres repeats sweep of Daytime Emmys» Kentucky New Era (Taylor W. Hayes): 8. May 1, 2006.
- The 2007 Daytime Emmy Award Winners. PopSugar Entertainment June 18, 2007.
- Silverman, Stephen M.. (June 21, 2008). «Ellen DeGeneres, Tyra Banks Win Daytime Emmys» People (Time Inc.).