Jenna Talackova

Jenna Talackova (Vancouver, Kanada, 1988ko urriaren 15a) kanadar modelo eta telebistako pertsonaia da. 2012an hedabideen arreta bereganatu zuen justiziak Miss Unibertso Kanada lehiaketan parte hartzeko baimena eman zionean, aldez aurretik emakume transexuala izateagatik kanporatua izan ondoren.[1]

Jenna Talackova

Bizitza
JaiotzaVancouver, 1988ko urriaren 15a (35 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaKillarney Secondary School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta aurkezlea

jennatalackova.ca
IMDB: nm6080505 Youtube: UC2K-p4MiXudD_wIEEwwO7mg Edit the value on Wikidata

Biografia

Hasierako urteak

Vancouverren jaio eta bertan hazi zen. Aita, Vladimír Talacko, txekiar jatorrikoa da eta ama Nataotingo atabaskar jatorrizko kanadarra da. Oso gazterik genero-disforia izan zuen. 14 urterekin genero-trantsizioa hasi eta 19 urterekin amaitu zuen, sexua berriz esleitzeko ebakuntza pasa ondoren.

Miss Unibertso Kanada

2010ean emakume transgenero eta transexualentzako Miss International Queen lehiaketan parte hartu ondoren, Talackovak 2012ko Miss Unibertso Kanada lehiaketan izena eman zuen. Nahiz eta Talackova 65 lehiakideetako bat izateko aukeratu, antolakuntzak Talackova kanporatu zuen gizon jaio izanagatik, lehiaketaren araudiak emakume jaiotako lehiakideak eskatzen zituela argudiatuz.

Talackova Gloria Allred abokatuarekin haremanetan jarri zen eta biek lehiaketaren antolatzaileei aurre egin zieten, baita Donald Trumpi ere, Miss Unibertso lehiaketaren jabe gisa. Auzia auzitegietara iritsi aurretik, antolakuntzak atzera egin zuen eta Talackovari parte hartzen utzi zion.

Lehiaketa 2012ko maiatzaren 19an ospatu zuen eta 12 lehiakide onenen artean bukatu zuen.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) White, Nancy J.. (2012). «Jenna Talackova, transgendered Miss Universe Canada contestant, shines in spotlight» Toronto Star (Noiz kontsultatua: 2015-10-23an).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.