Jenizaro

Jenizaroak (turkieraz: yeniçeri, “gudari berriak”) Otomandar Inperioaren armadako oinezko soldaduak izan ziren XIV-XIX. mendeetan. Armadaren elitea osatzen zuten eta, betebehar askoren artean, sultanaren babes eta zaintzaren ardura zeukaten, bai eta jauregiko beste hainbat eremutako zaintza ere; horregatik sultanaren pretoriar guardiatzat ere jo ohi ziren. XIV. mende amaieran eratu zen jenizaroen gorputza, eta indar politiko handia izan zuen XVI. mendetik aurrera[2]; 1826. urtean, Mahmud II.a sultanak desegin eta sarraskitu zituen.

Jenizaroak
Motaelite troops (en) Itzuli
Sorrera1363
Deuseztatzea1826
HerrialdeaOtomandar Inperioa
AdarraInfanteria
Unitate nagusiamilitary of the Ottoman Empire (en) Itzuli
Egoitza nagusiaEdirne
Kideak7.886 (1527), 13.599 (1574), 37.627 (1609), 39.470 (1670)[1]
Gerrak eta guduak
Kosovoko gudua

Historia

1363 aldean eratu zen jenizaroen indar militarra, Murad I.a sultan zela. Hasiera batean musulmanak ez ziren gudariez osaturik zegoen, gehienbat gazte kristau eta gerra presoez. 1380tik aurrera, Balkanetako herrietan gatibu hartutako gazte kristauen artetik bereizi zituzten eta 1680. urtea arte ez zen Turkiako gazterik haien arteko onartu.

Jenizaroak lehenbiziko otomandar gudaroste iraunkorra bilakatu ziren, eta tribuetako gerlariz osatutako indar armatuak ordezkatu zituzten, hauen leialtasunean ezin baitzitekeen beti fida. Halaber, inongo gudari askek ez zukeen infanteriako gerlari izan nahiko, oso egiteko arriskutsua baitzen. Diziplina gogorra zuten, zelibatoa barne, eta aga edo buruzagi militar batek gidaturiko taldeetan banatzen ziren. XVI. mendearen bukaeran hasi ziren zelibatoaren eta beste neurri estu batzuen aurreko zorroztasun hura leuntzen.

XIX. mendearen hasieran, Turkiako armada mendebaldekoen moldeetara egokitzeko sultanek abiarazitako neurrien aurka agertu ziren jenizaroak eta Mahmud II.a sultanaren kontra matxinatu ziren 1826an. Zapalkuntza guztiz bortitza izan zen, Mahmudek armada-taldea desegin eta matxinatu guztiei lepoa mozteko agindua eman zuen.

Erreferentziak

  1. Murphey, Rhoads. Ottoman Warfare, 1500-1700. books.google.es (Noiz kontsultatua: 2017-8-21).
  2. Janissary. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2017-8-21).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.