Jenio gaiztoa
Jenio gaiztoa , Pello Añorga Lópezek[1] idatzitako liburua da, Haur eta Gazte Literaturaren alorrean sailkatua. Lehenengo edizioa 2007. urtean argitaratu zen Aizkorri argitaletxearen bidez eta edizioaren ilustratzailea Jokin Mitxelena[2] izan zen.
Jenio gaiztoa | |
---|---|
Audioa | |
Pello Añorga López, Jenio gaiztoa liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Idazlea | (2007) |
Argitaratze-data | 2007 |
Generoa | Ipuina |
Hizkuntza | Euskara |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ilustratzailea | Jokin Mitxelena |
Bilduma | Irakurri, bizi |
Orrialdeak | 35 or. |
ISBN | 978-84-8263-364-0 |
Argumentua
Itsaso bizia zegoen, eta gurasoek, badaezpada, Lolari kontuz ibiltzeko esan zioten, itsasoak jenio gaiztoa zeukala egun horretan. Lolak entzun bai, baina ez zien sinetsi. Oso garbi zeukan jenio gaiztoa zeukaten bakarrak gurasoak zirela. Itsasoari desafioka hasi zen beraz: “ezetz harrapatu!”. Orain harri bat bota uretara; hurrengoan, makiltxo bat... Olatua gerturatzen zenean, han zihoan lasterka gure neskatila. Baina halako batean, olatu handi batek harrapatu zuen.
Gaia
Itsasoko indarra izango da protagonista narrazio osoan.
Pertsonai nagusiak
Lola, protagonista nagusia: neskatila.
Sariak
2008 - Euskadi saria - Euskarazko haur eta gazte literatura
Erreferentziak
- interaktiboa, 2011 iametza. Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
- Mitxelena Erice, Jokin - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).