Agerraldi (antzerkia)

Agerraldi antzerki munduan obraren ekitaldiko bakoitzeko zatiei esaten zaie. Hitz sinonimoa Eszena da.[1] Zuberoan egiten diren pastoraletan Jelkaldi izena du.[2] Agerraldia ekintza-unitate bat da, unitate txikiena. Beraz, antzezlakak agerraldiez antolatzen dira. Agerraldi gainetik ekintza dago.

Agerraldia ekintza-unitate txikiena da antzezlan batean.

Agerraldi mota batzuk

Taldeko agerraldia oso ohikoa da bai zarzuelan baita ere operan.

Mota asko bereizi egiten dira. Hona hemen batzuk:

Agerraldi komiko, tragiko eta satirikoa

Antzinako Greziaren antzerkian horiek ziren eszenatokian margotzen ziren hiru ereduak:

  • Komikoa: etxeak, leihoak, begiratokiak, lorategiak, plazak e.a. margotzen ziren.
  • Satirikoa: leizeak, txabolak, basoak, mendiko paisaiak... Satirikoan margoek arkitekturaren elementu klasikoak erakusten ziren (zutabeak, estatuak, erlaitzak).[3]

Agerraldi frantsesa

Agerraldi baten mugak modu besberdinez azal daiteke: argiak piztuz eta itzaliz, dekorazio aldatuz... Agerraldi frantsearen kasuan muga horiek taula gainean dauden pertsonen arabera azaltzen dira: pertsonaia berri bat sartzen denean edo ateratzen denean, automatikoki agerraldia aldatu da.[4]

Ezinbesteko agerraldiak

Ezinbesteko agerraldiak publikoak ondo ezagutzen dituen agerraldiak dira eta, sarritan, horien esperoan egoten dira. Agerraldi klasikoak dira, nolabait esateko. Adibidez:

Agerraldi partekatuak

Protagonista nagusi bat baino gehiago taula gainean aritzen ari dena. Ez dago protagonista bakarra agerraldi horretan.

Taldeko agerraldia

Taula gainean pertsonaia multzo bat agertzen da. Ohikoa da opera eta zarzuela amaieran.[3]

Erreferentziak

  1. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&view=frontpage&layout=lth_detail&Itemid=474&search=agerraldi
  2. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/plazaberri/2019/uztaila/aldaketak.pdf
  3. Gómez García, Manuel (1998). Diccionario Akal de Teatro. Akal. ISBN 9788446008279.
  4. George, Kathleen (1994): Playwriting: The First Workshop, Focal Press, ISBN 978-0-240-80190-2, 154 or.

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.