Jeju
Jeju edo Jeju probintzia autonomo berezia (Hangul: 제주특별자치도; Hanja: 濟州特別自治道; RR: Jeju teukbyeoljachido; MR: Cheju T'ŭkpyŏlchach'ido) Hego Koreako probintzia da, Koreako penintsularen hegoaldean dagoena. Probintziak Jejudo uhartedia barnean hartzen du. 1.848 kilometro koadroko eremua du, eta 2017an 678.772 biztanle zituen.[1] Hiriburua, Jeju Hiria, uhartearen iparraldeko kostaldean dago.
Jeju | ||
---|---|---|
![]() | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Izen ofiziala | 제주특별자치도 제주도 | |
Estatu burujabe | ![]() | |
ISO 3166-2 | KR-49 | |
Hiriburua | Jeju Hiria | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 33°22′00″N 126°32′00″E | |
![]() | ||
Azalera | 1.848 km² | |
Punturik altuena | Hallasan | |
Demografia | ||
Biztanleria | 676.375 (2022) | |
Dentsitatea | 366 bizt/km² | |
Ordu eremua | UTC+09:00 | |
jeju.go.kr |
Geografia
Jejudo Koreako itsasartean dago. Sumendi-jatorriko uharte menditsua da, eta bertan dago herrialdeko mendirik garaiena: Hallasan (1.950 metro). 26 uharte txikik osatzen dute; 1.848 kilometro koadroko eremua hartzen du guztira.
Ekonomia
Arrantza eta nekazaritza (arroza, kotoia, soia) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Industria gutxi garatua dago (janari-industria, ehungintza, industria kimikoa), eta hiri garrantzitsuenetan baizik ez dago.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- South Korea: Administrative Division. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2018-4-14).