Jeiki jeiki
Jeiki jeiki (euskara batuan: Jaiki, jaiki) euskal abesti herrikoi bat da. Jatorria Iparraldean du, horregatik abesti honek "olandresak" —hots, holandarrak— aipatzen ditu, garai batean Frantzia eta Herbehereak gerran izan baitziren.
Gerora, XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasieran, euskal abertzaletasunak abestia bereganatu eta esanahi abertzalea eman zion, "Jeiki jeiki" hitzekin euskal nazioaren kontzientziaren pizkundearen metafora egin nahirik. Horrela, abesti aberkoi ere bilakatu zen, eta abestiaren hitzak neurri batean aldatu zituzten.
Hitzak
Jatorrizkoa | Aberkoia |
---|---|
Jeiki, jeiki etxekoak, Jeiki, jeiki etxekoak, Jeiki, jeiki etxekoak, |
Jeiki, jeiki, euskotarrak, Jeiki, jeiki, euskotarrak, Jeiki, jeiki, euskaldunak, |
Partitura eta musika
Ikus, gainera
- Jagi-Jagi
- Eusko Abendaren Ereserkia
- Itxarkundia
- Mendiko negarra
- Gora Euskadi, bizi bedi!
- Belarrimotza, zertara hator hona?
- Lenago il!
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Jeiki jeiki |