Jefferson Davis
Jefferson Davis (Todd County, Kentucky, 1808 ekainaren 3a - New Orleans, Louisiana, 1889 abenduaren 6a) politikari eta soldadu estatubatuarra izan zen. Ezaguna da Amerikako Estatu Konfederatuen presidentea izateagatik, Estatu Batuetako gerra zibila iraun bitartean. Ikasketa militarrak West Point akademia militar ospetsuan burutu zituen eta Mexikoren eta Estatu Batuen arteko gerran parte hartu zuen. Mississippiko senatariaz (1835-1845) gain Estatu Batuetako kongresista izan zen (1845-1846 eta 1847-1861).
1861eko otsailaren 9an, sortu berria zen Amerikako Estatu Konfederatuen presidente aukeratu zuten, urte horretako maiatzean hiriburua Richmond-en jarri zuela. Armada Konfederatua antolatu zuen eta hasiera batean irabazten hasi baziren ere (Bull Run-eko gudua 1861eko uztaila eta 1862ko abuztua) Gettysburg-eko guduaren ostean porrotera eraman zuten atzera pausua hasi zen.
Gerra galdu ostean 1865eko maiatzaren 10ean atxilotu zuten. 1867ko maiatzaren 13an askatu ondoren Kanadan erbesteratu zen.
Azkenik, Estatu Batuetara itzuli zenean, negozio pribatuetan aritu zen, bere heriotza arte.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jefferson Davis |
- (Ingelesez) Jefferson Davisen biografia