Jeanne Baret

Jeanne Baret edo Jeanne Barret (ezizena Jean Baré) (La Comelle, Frantzia, 1740ko uztailaren 27a - Saint-Aulaye, Frantzia 1807ko abuztuaren 5a) frantziar botanikaria eta esploratzailea izan zen.

Jeanne Baret

Bizitza
JaiotzaLa Comelle, 1740ko uztailaren 27a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaToulon-sur-Arroux
Paris
Sainte-Foy-la-Grande
Saint-Antoine-de-Breuilh
HeriotzaSaint-Aulaye (en) Itzuli, 1807ko abuztuaren 5a (67 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Antoine-de-Breuilh
Cimetière de l'église de Saint-Aulaye (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, esploratzailea eta naturalista
Enplegatzailea(k)Philibert Commerson (en) Itzuli
Izengoitia(k)Jean Barret

Mundu osoari bira ematen lehen emakumea izateagatik da ezaguna, Bougainville-n espedizioarekin Boudeuse eta Étoile itsasontzietan (1766 - 1769). Jeanne Baret gizonezkoz mozorrotuta joan zen espedizioan, bere burua "Jean Baret" deituz. Philibert Commerson naturalistaren laguntzaile gisa eman zuen izena espedizioan, Bougainville-ren ontziak Frantziatik irtetzear zirela. Bougainvilleren kontakizunaren arabera, Baret botanikari aditua zen.[1][2]

Lehen urteak

Nekazari jornalarien alaba zen eta gurasoek irakatsi zizkioten landareak eta haien sendagai izaerak.

Gurasoak hil zitzaizkionean, landa mundua utzi zuen eta Philibert Commerson botanikariaren etxean umeen irakasle lanean hasi zen eta haren laguntzaile eta botakari bihurtu zen. Commerson, laster, Luis XVI Frantziako erregearen botanikaria izan zen izendatua eta, handik denbora batera, Carl Linnaeus-ek botanikari moduan gomendatu zuen frantziar koroak prestatu zuen munduari bira emateko espediziorako.[3]

Mundua inguratuz egindako espedizioa

1766an, Jeanne Baret Philibert Commerson botanikariaren laguntzaile gisa itsasoratu zen munduari bira emango zion lehen espedizio frantsesean, zeinetan planetako espezieen katalogo bat egin baitzen[4].

Espedizioak Frantziako bi gerraontzi erabili zituen, Louis Antoine de Bougainville-ren agindupean. Debekatuta zeudenez emakumeak itsasontzietan, Baret gizonez mozorrotu behar izan zuen bidaiaren hiru urteetan zehar (1766-1769). Era inkognitoan itsasoratu arren, esan bezala, 1768. urtean emakumea zela konturatu ziren eta Maurizio irlan lurreratzera beahrtu zuten, Commersonekin batera (bertan hil zen Commerson 1773an).

Bakarrik eta baliabiderik gabe, Port Louis-eko taberna batean aritu zen lanean. Frantziako itsas armadako ofizial bat ezagutu zuen, Perigorden jaiotako Jean Dubernat eta harekin ezkondu zen 1774ko maiatzaren 17an Port Louiseko katedralean. Bikotea Frantziara itzuli zen eta, horrela, Baretek munduari bira osatu zuen.

Ekarpen zientifikoak

Commerson eta Baret botanikari bikoteak landare espezieen 6.000 lagin baino gehiago bildu zituzten egindako lekuetan: Brasil, Magallanes itsasartea, Tahiti eta Madagascar eta Maurizio uharteak. Jeanne Baret-en ekarpenen artean dago, Commerson-ekin batera Bugainbilea izena jarri zioten landare igokariaren lehen deskribapena.

Maurizio irlatil itzultzerakoan, Jeanne Baretek Commerson-en lagin botanikoak ekarri zituen berarekin, 5.000 espezie baino gehiago zituzten 30 kutxa, hau da, deskribatutako 3.000 berriak barne. Commerson-en herentziaren zatia jaso zuen eta Luis XVI erregeak Commersonen laguntzaile gisa merezitako izena aitortu zion, bere portaera onagatik zoriondu zuen, "aparteko emakumea" zela izendatuz eta urteroko diru errenta eman zion.

Bere ekarpen zientifikoak hain garrantzitsuak izan arren, mendeetan zehar ez zitzaion egindako lana aitortu eta Commersonen maitale gisa bakarrik gogoratu izan da.

Bere lanaren aitorpena

Globoa inguratu zuen lehen emakumea izan zela eta haren lan zientifikoak ezkutuan egon ziren Glynis Ridley idazlearen The Discovery of Jeanne Baret (2010) liburua argitaratu arte.

Bidaian, Commerson-ek Meliaceae familiako zuhaixka bati bere izena ipini zion: Baretia bonafide. Hala ere, landareari izena aldatu zioten geroTurraea heterophylla izendatuz, Turraea floribunda izenaren sinonimo litzateke.[5]

Eric Tepe Utah eta Cincinnati Unibertsitateetako biologoak Bareten omenez, bere izena eman dio landare aurkitu berri bati: Solanum baretiae, Solanaceae familiakoa eta patataren familiakoa, beraz.[6] Bere espedizioko kideak, Philip Commersonek, ostera, 70 espezie baino gehiagori eman zion izena (esate baterako, Commersonia generoari edo commersonii epitetodun espezie ugariri).

Beste eponimoak

Bibliografia

  • Antier, Jean-Jacques (2009): La prisonnière des mers du sud, Paris: Presses de la Cité. ISBN 978-2-258-07985-4
  • Christinat, Carole (1995): « Une femme globe-trotter avec Bougainville: Jeanne Barret 1740-1807», Annales de Bourgogne, 67, 41-45. ISSN 003-3901
  • Christinat, Carole (1996): « Une femme globe-trotter avec Bougainville: Jeanne Barret 1740-1807», Revue française d'histoire d'outre-mer, 83, 83-95. ISSN 0300-9513
  • Deschamps, Fanny (1982): La Bougainvillée, Paris: Albin Michel. ISBN 978-2253039044
  • Dunmore, John (2002): Jeanne Baret, First Woman around the World (1766-1768), Auckland: Heritage Press.
  • Ridley, Glynis (2011): The Discovery of Jeanne Baret, Harper Collins Publishers. ISBN 9780730493129
  • Verneret, Hubert (2011): Le travesti de l'Étoile, Éditions de l'Armancon. ISBN 2844791611

Oharrak eta erreferentziak

  1. Dunmore, John. (2002). Monsieur Baret: first woman around the world 1766-68. Auckland, Zeelanda Berria: Heritage Press ISBN 0-908708-54-8..
  2. Ridley, Glynis. (2010). The discovery of Jeanne Baret : a story of science, the high seas, and the first woman to circumnavigate the globe. New York: Crown Publishers ISBN 978-0-307-46352-4..
  3. López, Alberto. (2020-07-27). «Jeanne Baret, la primera mujer en circunnavegar el mundo en el siglo XVIII por su amor a la botánica» El País ("Mujeres en la ciencia" atala).
  4. El reconocimiento científico a la primera mujer que dio la vuelta al mundo. ISSN 2013-6714..
  5. International Plant Names Index zerrendan ez dago Baretia edo Barretia generoa eta, beraz, inongo espezierik izen horrekin hasten denik.
  6.  doi:10.3897/phytokeys.8.2101..

Kanpoko estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.