Jean Tinguely
Jean Tinguely (Friburgo, 1925eko maiatzaren 22a - Berna, 1991ko abuztuaren 30a) suitzar eskultorea izan zen. Espazioaren eta mugimenduaren arteko erlazioaz arduratu zen bereziki bere eskultura-lanetan. 1941-1945 bitartean Basileako Arte Ederretako eskolan ikasi zuen. Pintura utzi ondoren, 1953an Parisen kokatu zen eta 1954-1955 urteetan Métamécaniques izeneko eskultura mugikorrak, roboten antzeko irudiak, aurkeztu zituen. Ondoren pintura-makinez (Machines à peindre) arduratu zen eta 1959an, Parisko lehen Bi Urtekoan, lastertasun handiz 40.000 koadro desberdin, pintura abstraktuaren moldekoak itxuraz, egin zituen makina aurkeztu zuen. 1960an, lehertu ondoren suntsituko zen makina bat aurkeztu zuen New Yorkeko Arte Modernorako museoan (Homage to New York); ez zuen halako arrakastarik izan, baina une labur batean ikuskizun handia eskaintzen zuten lan horietan segitu zuen; materiaren ezereztea irudikatzen zuen suntsitze hura arrakastaz aurkeztu zuen Study for an End of the World (Munduaren akaberarako ikerlana) obraren bidez. Ondorengo urteetan mugimenduan oinarrituriko eskulturak, ez hain suntsitzaileak, egin zituen. Jean Tinguely artearen eta makinen munduak hurbiltzen saiatu zen eta, era berean, ikusleak artelanean kide bihurtu zituen, asmatu zituen tramankuluen mugimenduen erabilera haien esku utzi baitzuen askotan.
Jean Tinguely | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Friburgo, 1925eko maiatzaren 22a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | Berna, 1991ko abuztuaren 30a (66 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Milena Palakarkina Eva Aeppli (1951 - 1960) Niki de Saint Phalle (1971ko uztailaren 13a - 1991ko abuztuaren 30a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Basel School of Design (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, ilustratzailea, artista grafikoa, performancelaria, installation artist (en) eta kinetic artist (en) |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris Neyruz (FR) eta Basilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zero (en) Nouveau réalisme (en) Q87918083 |
Mugimendua | Arte zinetikoa dadaismoa Nouveau réalisme (en) |
Genero artistikoa | arte abstraktua Eskulturagintza Arte zinetikoa |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Tinguely |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.