Jean Stoetzel
Jean Stoetzel (Saint-Dié-des-Vosges, 1910eko apirilaren 23a - Paris, 1987ko otsailaren 21a) frantses psikologo eta soziologoa izan zen. Herri iritziaren azterketa egiteko lehen teknikak sartu zituen Frantzian. Ikasketak bukatuta, gizarte-zientzietako irakasle izan zen Bordeleko Unibertsitatean, 1945-1955 bitartean. Azkeneko urte horretan Parisko Sorbonara joan zen, eta Frantziako gizarte-psikologiako lehen katedra sortu zuen. Herri Iritziaren Frantziako Institutuaren eta Sondages eta Revue Française de Sociologie aldizkarien sortzailea izan zen. Inkesta-sistema hobetu zuen, iritzi-azterketaren metodoaren bidez. Stoetzelen ustez, matematikaren erabilera zientziaren adar batean ezkutukoaren ordez agerikoa jartzea bezala zen, nahasmenduaren lekuan argia egitea azterketaren bidez. Hala, zientziaren orientabidea eman zien iritziari eta jarrerei buruzko ikerkuntzei. Gizarte psikologiaren alorrean, bost arazo nagusi nabarmendu zituen: gizabanakoaren eta haren kulturaren arteko harremanak, gizarte baldintzen eragina gizabanakoaren psikologian, nortasuna eta estatus soziala, pertsonen arteko harremanak, eta taldeen arteko harremanen psikologia. Bere ekarpen nagusia pertsonari eta taldeari buruzko ideiak aberastea izan zen, beste kultura eta gizarte batzuetako kontzeptuen bidez. Lanik aipagarrienak: Iritziei buruzko azterketa esperimentala (1943); Herri iritziaren azterketa (1948); Psikologia soziala (1963).
Jean Stoetzel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Saint-Dié-des-Vosges, 1910eko apirilaren 23a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Boulogne-Billancourt, 1987ko otsailaren 21a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pariseko Letren Fakultatea 1943) doctorate in France (en) Lycée Louis-le-Grand (en) École normale supérieure (1932 - 1937) |
Hezkuntza-maila | doctorate in France (en) |
Tesi zuzendaria | Maurice Halbwachs |
Doktorego ikaslea(k) | Dominique Schnapper (en) Charles-Pierre Guillebeau (en) Henri Raymond (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa eta soziologoa |
Enplegatzailea(k) | Centre Européen de Sociologie et de Science Politique (en) Columbia Unibertsitatea (1937 - 1938) Ifop (1938 - 1979) Q3268594 (1938 - 1939) Collège-lycée Jacques-Decour (en) (1942 - 1943) Bordeleko Unibertsitatea (1949 - 1955) Parisko Unibertsitatea (1955 - 1978) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Académie des sciences morales et politiques Poloniako Zientzien Akademia |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.