Jean Rey (politikaria)

Jean Rey (Lieja, 1902ko uztailaren 15a - ibidem, 1983ko maiatzaren 19a) belgikar politikaria izan zen.

Jean Rey (politikaria)

(1966)

Europarlamentaria

1979ko uztailaren 17a - 1980ko uztailaren 10a
Barrutia: Belgiako barruti frankofonoa
Hautetsia: 1979ko Europako Parlamenturako hauteskundea

2. Europako Batzordeko Presidentea

1967ko uztailaren 2a - 1970eko ekainaren 30a
Walter Hallstein - Franco Maria Malfatti
Europako Kanpo Harremanetarako Komisarioa

1958ko urtarrilaren 7a - 1967ko uztailaren 2a
baliorik ez

Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa

1953ko maiatzaren 7a - 1953ko irailaren 26a

Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa

1949ko abuztuaren 13a - 1950eko abuztuaren 7a
Belgikako Ordezkarien Ganberako kidea

Bizitza
JaiotzaLieja, 1902ko uztailaren 15a
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaLieja, 1983ko maiatzaren 19a (80 urte)
Hobiratze lekuaBrussels Cemetery (en) Itzuli
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaLiejako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta legelaria
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaLiberal Reformist Party (en) Itzuli
Alderdi Liberala

Musicbrainz: 6da12e84-837d-4e89-8ce6-7c3b6b0a52e1 Edit the value on Wikidata

Familia protestante batean jaio zen. Zuzenbidea ikasi zuen Liejako Unibertsitatean, eta abokatu gisa lan egin zuen politikan hasi aurretik. Alderdi Liberaleko kide izan zen. 1935ean bere hiriko zinegotzi hautatu zuten eta 1939an diputatu.

Belgikako neutraltasun politikaren aurka agertu zen eta Bigarren Mundu Gerran borrokatu zuen. Alemaniarrek harrapatu zuten Belgikako guduan, eta gainerako gerra preso bezala igaro zuen.

Belgika estatu federal bihurtzearen aldekoa izan zen, baina Parlamentuak proposamena baztertu zuen. Berreraikuntzako (1949-50) eta Ekonomiako (1954-58) ministro izan zen, eta Europako erakunde nagusien sorreran parte hartu zuen.

1958tik 1967ra Walter Hallstein buru zuen Europako Batzordeko kanpo arazoetako arduraduna izan zen.

1967tik 1970era Europako Batzordeko bigarren presidentea izan zen. Erakundeak indartu zituen, Europako Parlamentuaren botereak handitu zituen eta aduana-batasuna amaitu zuen.

Europako Ikastetxeko (1964-74) eta Europako Mugimenduko (1974-78) presidentea izan zen. 1979an Europako Parlamentuko kide hautatu zuten.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.