Jean Rene Etxegarai
Jean Rene Etxegarai (Beskoitze, 1952ko martxoaren 6a)[1] abokatu eta politikari lapurtarra da. 2017ko urtarrilaren 23tik Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakaria da (Communauté d'agglomération du Pays basque, CAPB, frantsesez).[2]
Jean Rene Etxegarai | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2020ko uztailaren 5a - Hautetsia: 2020-2026 legealdia
2020ko ekainaren 28a - Hautetsia: 2020-2026 legealdia
2017ko urtarrilaren 23a - Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en)
2017ko urtarrilaren 23a -
2014ko apirilaren 5a - 2020ko uztailaren 4a Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en)
2014ko martxoaren 30a - 2020ko ekainaren 27a Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Beskoitze, 1952ko martxoaren 6a (72 urte) | ||||||||||||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | politikaria, abokatua eta professions libérales et assimilés (en) | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Alderdi politikoa | Demokrata eta Independenteen Batasuna | ||||||||||||
Biografia
Politika
Beskoitzeko alkate-ordea izan zen eta hautagai independente gisa aurkeztu zen Bastidatik 1985eko hauteskunde kantonaletan.
Union des Démocrates pour la République-ko kidea (Frantziar Demokraziaren aldeko Batasuna) izan zen eta egun Union des démocrates et indépendants-eko (Demokraten eta Independenteen Batasuna) kidea da,[3] zentrista.
Baionako alkate-ordea izan da 1995 eta 2014 bitartean eta 2014ko hauteskundeen ondorioz, Baionako alkatea bilakatu zen.
Euskal Hirigune Elkargoaren Lehendakaria
Haren profil zentrista zela eta, 2017ko urtarrilaren 23an Euskal Hirigune Elkargoaren[4] lehendakari izendatu zuten (Communauté d'agglomération du Pays basque, CAPB, frantsesez).[5][6] Euskal Hirigune Elkargoa Ipar Euskal Herri osoa hartzen duen hirigune elkargoa da, Eskiula eta Jeztaze salbuespen,[7] egituraketa administratibo bateratua lortzeko eratutako erakundea. Erakunde horrek izaera administratiboa berria du,[8] Elkargoaren barneko udalerriei eskumen gehiago emanez.
Jean Rene Etxegarai lehendakariak,[9] gainera, etorkizunean eskumen gehiago eduki ahal dituztela eta departamendu propio bat lortu ahal dutela esan zuen, Ipar Euskal Herriak askotan eskatu duena.
Horrela, Euskal Herriko egitura administratiboa indartu da:
- Euskal Autonomia Erkidegoa: lehendakaria, Iñigo Urkullu
- Nafarroako Foru-Komunitatea: lehendakaria, María Chivite
- Euskal Hirigune Elkargoa: lehendakaria, Jean Rene Etxegarai
Erreferentziak
- (Frantsesez) «Maire de Bayonne (64) - nom, prénom, âge, date de naissance et la profession du maire de Bayonne» Mon-maire 2016-03-22 (Noiz kontsultatua: 2017-01-23).
- (Frantsesez) «Jean-René Etchegaray élu président de la communauté d’agglomération Pays basque» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
- Baionako udaleko webgunea
- “Euskal Elkargoa”; Ipar Euskal Herriko hirigune elkargoaren izena |. (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
- Berria.eus. «Jean-Rene Etxegarai hautatu dute Euskal Elkargoko lehendakari» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
- Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. Jean-Rene Etxegarai, Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoaren presidentea. (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
- Lurralde Elkargoa. (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
- (Frantsesez) Communauté d'agglomération Pays Basque. (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
- Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. Jean-Rene Etchegaray, Euskal Hirigune Elkargoaren presidentea. (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Aurrekoa Jean Grenet |
Baionako Alkatea 2014 - |
Ondorengoa ' |
Aurrekoa Ez dago (sortu berria) |
Euskal Hirigune Elkargoaren Lehendakaria 2017ko urtarrilaren 23a - |
Ondorengoa ' |