Jean Pierre Arbelbide
Jean Pierre Arbelbide (Zaro, Behe Nafarroa, 1841eko abenduaren 20a - Baiona, Lapurdi, 1905) euskal idazle eta erlijiosoa izan zen.
Jean Pierre Arbelbide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaro, 1841eko abenduaren 20a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Baiona eta Baiona, 1905 (63/64 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta apaiza |
Biografia
26 urte zituela apaiztu zen. Hazparneko Misionesten kongregazioko nagusia izan zen, eta Lekuineko monasterioaren eraikuntzan hartu zuen parte. Kongregazioa Baionako apezpiku barrutitik aske ikusi nahi zuen, eta Erroma eta Hego Ameriketan ibili zen, baina ez zuen bere helburua lortu. Azken urteetan Baionako kalonje izan zen.
Nafar-lapurteraz, erlijiozko gaiak erabili zituen bere idazlanetan. Piarres Lafittek honela aipatzen ditu Arbelbideren ezaugarriak: formaren dotorezia, hiztegiaren aberastasuna, Euskal Herriko iturri klasikoetara jotzeko ardura (autore zaharrak, kantak, esaera zaharrak, atsotitzak), kalitate handia duelarik haren obrak. Erlijioaren azalpen argi eta xeheari, hizkuntzaren garapenari buruzko kezka gaineratu zion Arbelbidek.
« | Maiz gure eskualdetan merkatari batzu ikhusten ditugu beren ontasun guzia bizkarrean darabilatenak eta bethi herriz-herri dabiltzanak. (Colporteurs). Horrelako hirur merkatari, elkharrekin aste guzia saltzen erabiliak, ostatura biltzen dire larunbat astiri batez. Iguzkia sartzera zohan eta hirurek bazuten nork zer erran egun hetako beren saltze eta irabaziez; bainan solasbiderik handiena zuten zer egin behar othe zuketen biharamunean, igandearekin: ostatu hartan egon, meza bezperak entzuteko gisan eta pausoan, lanik ibili gabe? ala joan aitzina kurri, bertze egunetan bezala, etxez-etxe, saltzerat? lanean, irabazian, Jainko legeaz kasurik egin gabe? Batek zion ez zela handik higituko, nahiago zuela igande eguna giristinoki iragan ezenez irabazi poxi bat egin. | » |
Igandea edo Jaunaren eguna, 1895 |
Lanak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |