Jean Perrin
Jean Baptiste Perrin (Lille, 1870eko irailaren 30a - New York, 1942ko apirilaren 17a) frantses fisikaria izan zen. Parisko Zientzietako Fakultateko eta École Normale-ko irakaslea izan zen, 1938an Estatu Batuetara bizitzera joan zen arte. Izpi katodikoei buruzko ikerkuntzak egin zituen; izpi horiek karga negatiboak dituzten partikulez osaturik direla frogatu zuen. Gasen eroapena eta X izpien izaera ere aztertu zituen, besteak beste. 1908an, Avogadroren konstantea finkatu zuen aurrenekoz, eta materiaren egitura atomikoa eta ez-jarraitua dela frogatu zuen, halaber. 1919an, eguzkiaren energia hidrogenoa helio bihurtzerakoan sortzen zela dioen hipotesia zabaldu zuen, urte asko pasatu ondoren egiaztatu zena. Haren obren artean aipagarriak dira: Rayons catodiques et rayons Roentgen (1897); Les atomes (1921); eta Les éléments de la Physique (1930). 1926an, Fisikako Nobel saria jaso zuen.
Jean Perrin | |||||
---|---|---|---|---|---|
1936ko urtarrilaren 1a - 1936ko abenduaren 31 ← Pierre Augustin Dangeard (en) - Emmanuel Leclainche (en) →
1929ko urtarrilaren 1a - 1929ko abenduaren 31 - Jules Lemoine (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Lille, 1870eko irailaren 30a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | New York, 1942ko apirilaren 17a (71 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Parisko Panteoia | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Henriette Perrin-Duportal (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Familia | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea École normale supérieure Lycée Janson-de-Sailly (en) | ||||
Hezkuntza-maila | katedraduna | ||||
Tesi zuzendaria | Jules Violle | ||||
Doktorego ikaslea(k) | Horia Hulubei (en) Yvette Cauchois (en) René Gosse (en) | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | fisikaria, unibertsitateko irakaslea, musikagilea, kimikaria eta fisikari teorikoa | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Enplegatzailea(k) | École normale supérieure Parisko Unibertsitatea | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Royal Society Frantziako Zientzien Akademia Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Zientzien Errusiar Akademia Accademia delle Scienze di Torino | ||||
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak