Jean Paulhan
Jean Paulhan (Nîmes, Frantzia, 1884ko abenduaren 2a - Boissise-la-Bertrand, Sena eta Marne, Frantzia, 1968ko urriaren 9a) frantsesezko idazlea izan zen. Saiakerak eta ipuinak idatzi zituen.
Jean Paulhan | |||||
---|---|---|---|---|---|
1963ko urtarrilaren 24a - 1968ko urriaren 9a
1935 - 1941 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Nimes, 1884ko abenduaren 2a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||
Heriotza | Paris, 1968ko urriaren 9a (83 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Bagneuxko hilerria | ||||
Familia | |||||
Aita | Frédéric Paulhan | ||||
Ezkontidea(k) | Germaine Paulhan (en) 1968) Anne Desclos Aury Sala Paulhan (en) (1911 - 1930(e)ko hamarkada) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | argitaratzailea, idazlea, literatura-kritikaria, kazetaria, iritzi-kazetaria eta editorea | ||||
Lantokia(k) | Frantzia | ||||
Enplegatzailea(k) | Éditions Gallimard La Nouvelle Revue française (en) (1920 - 1968) | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Frantses Akademia comité de lecture des éditions Gallimard (en) | ||||
Izengoitia(k) | Jean Guérin, Maast, Just eta Lomagne | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Biografia
1925-1940 urte-bitartean, Nouvelle Revue Française aldizkariaren zuzendaria izan zen, eta 1953an zuzendaria izan zen berriro, M. Arlandekin. Les Lettres françaises (1941), Cahiers de la Pléiade, eta Editions de Minuit sortu zituen.
Hizkuntzaren ñabardura psikologikoak eta subkontzientearen alderdiak azpimarratzen zituzten ipuin batzuk idatzi ondoren, kontaketak utzi eta alderdi kritiko eta teorikotik heldu zion gaiari. Saiakera ezagunena Les Fleurs de Tarbes (1931, Tarbesko loreak) da, eta ondoren beste liburu eta idatzi batzuk argitaratu zituen, aipagarrienak: Clef de la poésie (1944, Pesiaren giltza); F.F. ou le critique (1945, F.F. edo kritikoa); Braque le patron (1946, Braque nagusia); Le marquis de Sade eta son complice (1951, Sadeko markesa eta bere konplizea); eta L´art informel (1962, Arte informala).
1963an, Frantses Akademiako kide izendatu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Paulhan |