Jean Malaurie
Jean Malaurie (Mainz, Alemania, 1922ko abenduaren 22a – 2024ko otsailaren 5a) frantses antropologoa eta geografoa izan zen.
Jean Malaurie | |||
---|---|---|---|
2007 - 2024ko otsailaren 5a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mainz, 1922ko abenduaren 22a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Dieppe, 2024ko otsailaren 5a (101 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Albert Malaurie | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Henrike IV.a lizeoa Lycée Hoche (en) Pariseko Letren Fakultatea 1962) Doktoretza : humanitateak Lycée Condorcet (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikaria, antropologoa, ethnohistorian (en) , geografoa eta esploratzailea | ||
Enplegatzailea(k) | Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola Plon (en) (1954 - 2015) CNRS (1979 - 1992) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Académie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) | ||
Biografia
Emmanuel de Martonneren ikasle izan zen Parisko Geografia Institutuan 1944tik 1948ra. Gizarte Zientzietako Goi-mailako Eskolako ikasketa-zuzendari izan zen 1957an, Artikoko Ikerketa Zentroaren sortzaile eta zuzendari 1958an, Ikerketa Zentro Nazionaleko ikerketa-zuzendari 1979an.
Malauriek hogeita hamarren bat ikerketa-bidaia egin zituen Artikora, eta hainbat ikerketa geomorfologiko (Groenlandia) eta antropologiko (Alaska, Siberia) egin zituen iparraldeko herrialdeei buruz, batez ere, eta Kanadako ipar-mendebaldeko inuitei buruz, bereziki. Plon edizioko Gizakiaren lurra bildumaren sortzaile eta zuzendari izan zen.
Bestalde, irakurle eta ikusleen arreta erakarri zuen bere liburu eta filmei esker. Les Derniers rois de Thulé (1955) du liburu ezagunena, eta hogeita bi hizkuntzatara itzuli da. Inuit herriari buruzko garrantzizko erreferentzia da lan hori, eta inuitek Mendebaldeko munduarekin duten borroka azaltzen du.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.