Jean Louis
Jean-Louis Berthault (Paris, 1907ko urriaren 5a - Palm Springs, Kalifornia, 1997ko apirilaren 20a) frantses jantzi-diseinugilea izan zen. Dekorazio-arteak ikasi zituen Parisen. Han ikasitakoak eragina izan zuen bere diseinu-lanetan. Agnès Drecollen Parisko jantzi-etxean hasi zen lanean, diseinugile gisa. New Yorkera joan zen bisitan, eta hango giroak liluratuta, bertan gelditu zen. Hattie Carnegierekin lan egin zuen zazpi urtez, Parisko moda Ameriketako bezeroen nahierara egokitzen. 1930eko hamarkadan, Windsorreko dukesak beretzat hartu zuen Little Carnegie Suit markaren sortzaileetako bat izan zen. Bezeroen artean, hainbat antzezle izan zituen, eta haien bidez, Columbia zinema-estudioetan hasi zen 1943an lanean. Hamazazpi urtez egon zen bertan, filmetarako jantzi-diseinua egiten. Zinemako izar askoren diseinatzailea izan zen filmetan, hala nola, Rita Hayworth, Judy Holliday, Rosalind Russell, Joan Crawford, Lana Turner, Doris Day, Katharine Hepburn, Vivien Leigh, Julie Andrews eta Liv Ullmanena. Jean Louis Inc. izeneko joskintza-etxea sortu zuen Beverly Hillsen, eta Hollywoodeko izarrez gainera, beste bezero famatu asko izan zituen. Hala ere, ez zion filmetan lan egiteari utzi. 1956an Jantzien Oscar Saria eman zioten Urrezko Cadillac filmagatik. Marilyn Monroek Madison Square Gardenen Happy Birthday Dear President abestia kantatzeko 1962an jantzi zuen soinekoa ere berak diseinatu zuen. Hainbat film ospetsuren jantziak diseinatu zituen: Gilda (1946), Shangaiko dama (1947), Carmen (1948), Salome (1953), Agurren dantza (1960).
Jean Louis | |
---|---|
(1973) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Louis André Berthault |
Jaiotza | Parisko 1. barrutia, 1907ko urriaren 5a |
Herrialdea | Frantzia Ameriketako Estatu Batuak Haiti |
Heriotza | Palm Springs, 1997ko apirilaren 20a (89 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Loretta Young (1993 - 1997) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, gidoilaria, jantzi-diseinatzailea eta moda-diseinatzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Oscar Sarietarako izendapenak
- 1950: Born Yesterday
- 1952: Affair in Trinidad
- 1953: From Here to Eternity
- 1954: It Should Happen To You
- 1954: A Star Is Born
- 1955: Queen Bee
- 1956: The Solid Gold Cadillac; Irabazle
- 1957: Pal Joey
- 1958: Bell, Book and Candle
- 1961: Judgment at Nuremberg
- 1961: Back Street
- 1965: Ship of Fools
- 1966: Gambit
- 1967: Thoroughly Modern Millie
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.