Jean Irigarai
Jean Irigarai (Azkarate, Nafarroa Beherea, 1937) euskal idazlea da. Laborantzako ingeniaria eta Parisko Nekazari Eskolako irakaslea da. Gazte izeneko aldizkarian hasi zen euskaraz idazten. Larretxarreko laboraria eman zuen argitara 1963an, laborantzari buruzkoa, eta Txomin Agirre Saria irabazi zuen 1991n bere Amazoniaren deia edo Indietako Goronika historia-eleberriarekin.
Jean Irigarai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkarate, 1937 (86/87 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.