Jean Haritxelhar
Jean Haritxelhar Duhalde (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1923ko maiatzaren 13a - Biarritz, Lapurdi, 2013ko irailaren 1a) euskaltzainburua, politikaria eta literatura ikerlaria izan zen. Haritxelharrek hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen ezagun. Baionako Euskal Museoaren zuzendaria izendatu zuten. «Izatez nafarra eta politikoki frantziar hiritarra» zela esaten zuen berak.[1]
Jean Haritxelhar | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Jean Haritxelhar 1995ean | |||||||
1989 - 2004 ← Luis Villasante - Andres Urrutia →
1971 - 1980
1962 - 1988 | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Jean Gratien Haritschelhar | ||||||
Jaiotza | Baigorri, 1923ko maiatzaren 13a | ||||||
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Biarritz, 2013ko irailaren 1a (90 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Pariseko Letren Fakultatea | ||||||
Doktorego ikaslea(k) | Xarles Bidegain Aurelia Arkotxa | ||||||
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | idazlea eta politikaria | ||||||
Enplegatzailea(k) | Bordele Montaigne Unibertsitatea | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Euskaltzaindia Udako Euskal Unibertsitatea | ||||||
Bizitza
Okzitaniako Tolosako Unibertsitateko, eta Sorbonako unibertsitateetan eta Saint Cloudeko irakasle eskolan goi mailako ikasketak egin zituen. Irakaslea izan zen 1952tik 1959ra Ageneko lizeoan. Bordele-Montaigene unibertsitatean gaztelania, euskara eta euskal literaturako irakasle izan zen, 1962tik 1986ra bete duen Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratik. 1962an, euskaltzain oso izendatu zuten, eta euskaltzainburuorde 1966an (kargu horretan jardungo zuen, 1988an euskaltzainburu izendatu zuten arte). Letretan doktoretza lortu zuen 1969an Sorbonako Unibertsitatean.
Euskal literaturako aztertzaile nabarmena izan zen hasieratik. Berak idatzi zituen Deux chansons perdues d'Etchahun-Barkoche (1961), Le rythme poétique (4+7)-(4+6) dans la chanson «Intchauspeko alhaba dendaria» (1962), Etchahun et Chamisso (1963) eta Contribution a l'étude de la littérature basque: Martin Larralde-Bordachuri, le poète-galérien (1963) azterlanak.
1967. urtean idatzi zuen Etchahun eta Otxalde idazlana eta 1969an Etxahuni buruzko doktoretza tesia: Le poète Souletin Pierre Topet-Etchahun (1969), L'Oeuvre Poètique de Pierre Topet-Etchahun (1970).
« | Aipatu nahi ditut 5 pertsona, 5 unibertsitari handi, euskarazko unibersitatea sortzeko beharra defenditu zutenak, UEU sortzeko bidea markatu zutenak: Haritxelhar, Xarriton, Karlos Santamaria, Txillardegi eta Manex Goienetxe. | » |
Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kide izendatu zuten 1982. urtean, eta Baionako Erakustokiko zuzendari izan zen. Euskaltzainburua izan zen 1988an Aita Villasantek utzitako lekua hartu zuenetik 2004ra.
1988an Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen. 2004an Manuel Lekuona Saria jaso zuen. Baigorri jaioterriko auzapeza izan zen 1971tik 1980ra. EIZIEko ohorezko kide zen 1996az geroztik.
Euskaltzaina (1966-2013) eta Euskaltzainburua (1989-2004)
1962az geroztik euskaltzain osoa, 1966. urtetik 1988ra bitartean euskaltzainburuorde izan zen, eta 1989tik 2004 arte seigarren euskaltzainburua. Euskaltzain emeritua zen 2006ko uztailaren 20tik.[4][5]
Pilotaria
Pilotazale amorratua zen eta bereziki joko luzeaz. Erreboteko txapelduna izan zen Frantzian Baigorriko taldearekin.[6]
Egundainotik pilota maite zuen eta 1943an Zaharrer Segitaldeak luzeko xapelgoa irabazi zuela, Errekalde, Olçomendy anaiak, Petrikorena eta Haritschelharrekin. “Ikasleak” erreboteko taldean ere jokatu zuen besteak beste hauekin: Doyharzabal, Piztia, eskuin I. Larrea, Paul eta Jean Fagoaga eta Jimmy Etcheberry.[7]
1968az geroz ordea Pilotako Federazioan ere sartua baitzen, 1970ean berriz Pilota aldizkaria sortua baitzuen. Hainbat artikulu argitaratu zituen, gehienak euskal pilotaz orokorrean baina erreboteaz eta laxoaz batez ere.
- Haritxelhar, Jean. Le rabot et la longue. Contribution à l’histoire de la pelote au XIXe siècle. (1994) Bulletin du Musée Basque, 1-24 or.[10]
Iparraldeko Pilotarien Biltzarra elkarteko lehendakaria izan zen 28 urtez 1980tik. Hegoaldeko Pilotarien Batzarra geroago sortu zen eta Haritxelharri omenaldia egin zion 1986an Markinan.[6]
Alkatea
Baigorriko alkatea izan zen 9 urtez.[6]
Sariak eta errekonozimenduak
- 2004: Manuel Lekuona Saria jaso zuen.
- 1984: Hizkuntzen eta Eskualdeko Merkataritzaren 73. ataleko lehendakari hautatu zuten, Frantziako Unibertsitateen Kontseilu Gorenak sortu zuenean 1984an.
- 1988: Euskal Herriko Unibertsitateak Honoris Causa doktore izendatu zuen.[7]
Lanak
Liburuak
Euskaraz argitaratu zituen 13 liburutan euskara bera, hizkuntzalaritza, eta literatur kritika jorratu zituen:
- Euskal Literaturaren Antologia 1: Erdi Arotik Errenazimentura 2015 Iñaki Aldekoa Beitia, Gorka Aulestia Txakartegi, Jon Casenave , Sebastian Garcia Trujillo, Jean Haritschelhar, Jon Batti Kortazar Uriarte, Karlos Otegi Lakunza, Txomin Peillen Karrikaburu, Iratxe Retolaza Gutierrez, Ana M. Toledo Lezeta, Patri Urkizu Sarasua Arg.: Euskaltzaindia
- Euskalgintza XXI. mendeari buruz. XV. Biltzarra 2006 Jean Haritschelhar Jose Luis Lizundia Askondo Arg.: Euskaltzaindia
- Vasconiana: R. Lafonen lan hautatuak 1999 Ricardo Gómez López, Jean Haritschelhar, Henrike Knörr Borràs, Joseba Lakarra Andrinua, Piarres Xarriton Zabaltzagarai (1921-2017) Arg.: Euskaltzaindia
- 1997an Federico Krutwigen omenez argitaratutako lanean parte hartu zuen
- 1995ean Ponttokeriak lana kaleratu zuen.
- Euskal gramatika: lehen urratsak II (2. argitalpena) 1997 ; Euskal gramatika: lehen urratsak I 1991 ;Euskal gramatika: lehen urratsak III 1990 ; Euskal gramatika: lehen urratsak I (Eraskina) 1987 ; Euskal gramatika: lehen urratsak I-II (Gai aurkibidea) 1987; Euskal gramatika: lehen urratsak II 1987 Lino Akesolo Olibares, Patxi Altuna Bengoetxea, Miren Azkarate Villar, Andolin Eguzkitza Bilbao, Patxi Goenaga Mendizabal, Jean Haritschelhar, Alan Roy King, Jose Mari Larrarte Garmendia, Pilar Lasarte, Jose Antonio Mujika Casares, Beñat Oihartzabal, Karmele Rotaetxe Amusategi, Pello Salaburu Etxeberria, Piarres Xarriton Zabaltzagarai. Arg.: Euskaltzaindia
- Koldo Mitxelena: (1915-1987) 1987 Jean Haritschelhar, Henrike Knörr Borràs, Martin Ugalde Orradre BIDEGILEAK
- L'Oeuvre Poètique de Pierre Topet-Etchahun (1970).
- 1969an Etxahuni buruzko doktoretza tesia: Le poète Souletin Pierre Topet-Etchahun (1969).
- 1967. urtean idatzi zuen Etchahun eta Otxalde idazlana
- Etchahun et Chamisso (1963)
- Contribution a l'étude de la littérature basque: Martin Larralde-Bordachuri, le poète-galérien (1963).
- Le rythme poétique (4+7)-(4+6) dans la chanson «Intchauspeko alhaba dendaria» (1962)
- Deux chansons perdues d'Etchahun-Barkoche (1961).
Artikuluak aldizkarietan
Aldizkarietan Gure herria, Bulletin du Musée Basque, Revista de Etnografía, Euskera, Bulletin hispanique, Pilotari eta Estudios de Deusto agerkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. Herria astekarian idazten zuen astero (Gexan Pontto izengoitiaz).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Andres IÑIGO: «Adio Jean Haritschelhar, seigarren merindadeko euskaltzain nafarra», Gara, 2013-09-03.
- Etxebarria, Jose Ramon. (2017). Katedralaren eraikuntza (Ikergazte 2017, Bideoa). Udako Euskal Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Noiz kontsultatua: 2017-12-04).
- Jean Haritxelarren ahotsak. Ahotsak.com. Youtube (2014ko urtarrila).
- Olano, Jon. (2013-09-02). «Xabier Kintana: "Haritxelarrek segida eman die Villasantek Euskaltzaindiarentzat ezarritako helburuei"» Berria.
- «Haritxelhar, Jean», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
- Arraztoa, Tiburcio, 1952-. (D.L. 2010). Laxoa la pelota en la plaza. Cénlit ISBN 978-84-96634-60-2. PMC 776278561. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
- Jean Haritschelhar Manuel Lekuona Saria. Eusko Ikaskuntza.
- (Frantsesez) Haritschelhar, Jean. (1964). «Le "lachua" aux Aldudes» kmliburutegia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
- «Le "lachua" aux Aldudes. - Euskal kultura prentsan - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
- (Frantsesez) Haritxelhar, Jean. (1994). Le rabot et la longue. Contribution à l’histoire de la pelote au XIXe siècle. Bulletin du Musée Basque, 1-24 or..
- Haritschelhar, Jean. (2002). Laxotik errabotera. ASJU.
Ikus, gainera
- Ipar Euskal Herriko idazleak