Jean Giraud

Jean Henri Gaston Giraud, ezizenaz Moebius (1938ko maiatzaren 8a, Paris 2012ko martxoaren 10a, Paris) frantziar komikigile bat izan zen. Blueberry da haren pertsonaiarik ezagunena, eta beste hainbat komiki ere sortu izan du, horien artean Le garage hermetique. Halaber, beste arlo batzuetan lan egin izan du, hala nola zineman eta bideo-jokoetan. Frantsesez argitaratu izan du nagusiki, baina ingelesez ere lan batzuk kaleratu ditu.

Jean Giraud

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Henri Gaston Giraud
JaiotzaNogent-sur-Marne, 1938ko maiatzaren 8a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMontrouge, 2012ko martxoaren 10a (73 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: linfoma
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaÉcole Duperré (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkarikaturagilea, komiki gidoilaria, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, posta zigilu diseinatzailea, margolaria, penciller (en) Itzuli, ilustratzailea, marrazkilaria eta komikigilea
Enplegatzailea(k)Spirou (en) Itzuli
Hachette Livre
Les Humanoïdes Associés (en) Itzuli
Novedi (en) Itzuli
Le Lombard (en) Itzuli
Alpen Publishers (en) Itzuli
Dupuis
Casterman (en) Itzuli
Marvel Comics
Pilote
Dargaud
Fluide Glacial (en) Itzuli
Métal hurlant (en) Itzuli
L'Écho des savanes (en) Itzuli
Mœbius Productions (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakJean-Paul Appel-Guéry (en) Itzuli
Izengoitia(k)Gir eta Mœbius
Genero artistikoaWesterna
komikia
zientzia-fikzioa

moebius.fr
IMDB: nm0320786 Allocine: 37227 Allmovie: p309829
Musicbrainz: c2edb6b6-4613-4297-a86a-884e5273b5e7 Find a Grave: 86552892 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Txikitatik erakutsi zuen marrazkilaritzarako zaletasuna, eta 1954. urtean Parisko Arte Aplikatuetako Eskolan sartu zen. Handik bi urtera egin zituen bere lehenengo lan profesionalak, Parisko agerkarietan, eta lan haiekin erakarri zuen Jijé belgikar gidoigilearen arreta. Soldadutzatik itzuli ondoren Jijéren estudioan sartu zen, laguntzaile.

1963an aldaketa handia gertatu zen Girauden bizitzan, Fort Navajo marrazteko enkargua egin baitzioten. Jean-Michel Charlierrena zen gidoia, eta harekin eman zion hasiera Blueberry teniente ospetsuaren kontakizun sailari. Arrakasta handia izan zuen istorioak, eta hainbat hizkuntzatara itzuli zen; haren sortzailea hil ondoren ere, Giraudek eman zion jarraipena sailari. Garai hartan hartu zuen Moebius ezizena, eta Hara Kiri aldizkarian hasi zen lanak argitaratzen. Giraud izenez sinatu zuen Blueberryren saila, eta Moebius ezizenaz bere gustuari jarraituz eta belgikar egileen eraginpean egindako lanak.

Arrakasta handia lortu zuen Pilote eta L´Echo des Savanes aldizkarietan egindako lanekin, eta 1975ean Humanoide Elkartuak taldea sortu zuen, Philippe Druillet, Bernard Farkas eta Jean-Pierre Dionnetekin; talde hark sortu zuen 1970eko hamarraldiko agerkari ospetsuenetako bat, Métal Hurlant, Ameriketan Heavy Metal izenaz argitaratua. Agerkari hartan argitaratu zituen Arzach, Garaje hermetikoa eta Agur luzea.

Ridley Scotten Alien, zortzigarren bidaiaria filmerako zenbait marrazki egin zituen, eta 1980an zientzia fikziozko beste abentura bateko marrazkiak egin zituen, estetizismoaren joerari jarraituz. Estilo horretan egin zituen Starwatcher edo Venecia Celeste lamina bilduma bikainak, esaterako. Animazioko zenbait filmetan parte hartu du, arrakasta handiz, baina sekula ez du alde batera utzi komikietako marrazkigile lana.

Lan hautatuak

Jean Giraud izenpeaz

Moebius izenpeaz

Erreferentziak

    Ikus, gainera

    • Paristar ezagunen zerrenda

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.