Jean Garaialde

Jean Garaialde (Ziburu, 1934ko urriaren 2a - ) euskal golflari ohia da.

Jean Garaialde
Bizitza
JaiotzaZiburu, 1934ko urriaren 2a (89 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgolf-jokalaria

Biografia

Ziburun jaioa, 1952an golflari profesional bihurtu zen. 1969an, 1948an Firmin Cavalok lortu eta gero lehendabiziko frantziar herritarra izan zen bertako Open irabazteko. Europako beste Open lortu zituen garai hartan: Alemaniakoa 1969 eta 1970ean edo Espainiakoa 1969an hain zuzen ere.[1]

Garaialdek 12 Frantziako PGA Txapelketa lortu zituen 1960 eta 1982 arte (zazpi segidan 1962tik aurrera), 17 Frantziarren Open 1957 eta 1987 artean eta 12 Frantziako Pro Txapelketa 1968 eta 1985 artean.[2][3]

Garaialdek 25 aldiz ordezkatu zuen Frantzia Munduko Kopan. Nahiz eta 1982an erretiratu,[1] Frantzian zenbait PGA Tour Europarra, Challenge eta Seniors Tour Europar Txapelketen sarietan parte hartu zuen. 1992an Suitzan Turespaña-Leman Nazioarteko Senior Saria irabazi eta Britainiar Senior Open Txapelketan 11.a izan zen.

Garaipenak (profesionala)

  • 1951: Donibane Lohizuneko Omnium
  • 1952: Biarritzeko Omnium
  • 1953: Valescureko Omnium, Monte-Carloko Omnium
  • 1957: Frantziarren Open
  • 1958: Frantziarren Open
  • 1960: Frantziako PGA Txapelketa
  • 1962: Frantziako PGA Txapelketa, Frantziarren Open
  • 1963: Frantziako PGA Txapelketa, Frantziarren Open
  • 1964: Frantziako PGA Txapelketa, Frantziarren Open
  • 1965: Frantziako PGA Txapelketa, Frantziarren Open, Eviango Nazioarteko Omnium
  • 1966: Frantziako PGA Txapelketa, Frantziarren Open
  • 1967: Frantziako PGA Txapelketa, Frantziarren Open
  • 1968: Frantziako PGA Txapelketa, Frantziako Pro Txapelketa
  • 1969: Frantziako Open, Espainiako Open, Alemania Open, Marokoko Open, Frantziarren Open, Frantziako Pro Txapelketa
  • 1970: Alemaniako Open, Volvo Open (Suedia), Frantziako PGA Txapelketa, Frantziarren Open, Frantziako Pro Txapelketa
  • 1971: Frantziako PGA Txapelketa, Frantziarren Open, Frantziako Pro Txapelketa
  • 1972: Frantziarren Open, Frantziako Pro Txapelketa
  • 1973: Frantziarren Open
  • 1974: Frantziarren Open, Frantziako Pro Txapelketa
  • 1975: Frantziarren Open, Frantziako Pro Txapelketa
  • 1976: Frantziarren Open, Frantziako Pro Txapelketa, Inter Maritime
  • 1977: Frantziako Pro Txapelketa
  • 1978: Challenge Novotel, Inter Maritime
  • 1979: Frantziako PGA Txapelketa
  • 1980: Frantziako Pro Txapelketa, Frantziako Match Play Txapelketa, Challenge Novotel, Inter Maritime
  • 1981: GSL Texas Institute Saria
  • 1982: Frantziako PGA Txapelketa, Frantziako Pro Txapelketa, Rover Grand Prix, Cannes-Mouginseko Open
  • 1985: Frantziako Pro Txapelketa
  • 1987: Frantziarren Open, Boli Kostako Open
  • 1992: Turespaña-Leman Nazioarteko Senior Saria

4 majors txapelketetako emaitzak

Txapelketa 1954 1955 1956 1957 1958 1959
The Masters DNP DNP DNP DNP DNP DNP
U.S. Open DNP DNP DNP DNP DNP DNP
The Open Championship T32 DNP DNP DNP T14 T21
PGAren Txapelketa DNP DNP DNP DNP DNP DNP
Txapelketa 1960 1961 1962 1963 1964 1965 1966 1967 1968 1969
The Masters DNP DNP DNP DNP DNP DNP DNP DNP DNP DNP
U.S. Open DNP DNP DNP DNP DNP DNP DNP DNP DNP DNP
The Open Championship DNP T25 T12 T9 T13 CUT DNP T47 DNP T30
PGAren Txapelketa DNP DNP DNP DNP DNP DNP DNP DNP DNP DNP
Txapelketa 1970 1971
The Masters DNP DNP
U.S. Open DNP DNP
The Open Championship DNP CUT
PGAren txapelketa DNP DNP

DNP = Ez zuen jokatu
CUT = ez zuen mozketa gainditu
"T" = beste batekin batera
Horia top tenen lortutako postua adierazten du.

Erreferentziak

  1. Peter Alliss, "The Who's Who of Golf" Orbis Publishing, 1983, ISBN 0-85613-520-8, 320. orr.
  2. www.golfdechantaco.com: Palmaresa
  3. www.golfsenior.fr: Palmaresa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.