Jean Eustache

Jean Eustache (Pessac, 1938ko azaroaren 30aParis, 1981eko azaroaren 3a) idazle, aktore eta zinemagile frantziarra, 1970. hamarkadan oso ezaguna egin zen. Bere bizialdia laburra izan zen baina hala ere lan garrantzitsuak utzi zituen, esaterako La maman et la putain bere lehen luzemetraia; kritikari askotarako film hori Nouvelle vague ondorengo zinemaren lan garrantzitsua izan zen. 1981ean bere buruaz beste egin zuen.[1]

Jean Eustache
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean André Eustache
JaiotzaPeçac, 1938ko azaroaren 30a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 17. barrutia, 1981eko azaroaren 5a (42 urte)
Hobiratze lekuaBagneuxko hilerria
Heriotza moduasuizidioa: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, zinema aktorea eta errealizadorea
Lan nabarmenak

IMDB: nm0262402 Allocine: 587 Allmovie: p22215
Musicbrainz: f0491c75-1263-4f14-b16b-1f589be03df7 Edit the value on Wikidata

Biografia

1938an Pessacen jaioa, bere gurasoak dibortziatu ondoren amonak hazi zuen. Ondoren, Narbonara joan zen, non eraikinen merkataritzan eta trenbideetan lan egin zuen. 1957an Parisera joan zen aukera bila. Uko egin zion Aljeriako errenkadan sartzeari, eta, zainak moztuz, bere buruaz beste egiten saiatu zen. Urtebete eman zuen ospitale psikiatriko batean. Ondoren, Jeanne Delos emaztea izango zena ezagutu zuen eta bi seme-alaba izan zituen (Patrick eta Boris). Jeanne Cahiers du Cinéma aldizkariaren idazkaria zen eta hari esker, laster ezaguna egin zen aldizkari horren zirkuluetan, batez ere Jean-Luc Godard, Eric Rohmer eta François Truffautekin. Jean Douchet, Jean-Pierre Léaud eta Paul Vecchiali ere ezagutu zituen.[2]

1962an, La Boulangère de Monceau (Rohmer-ena) eta Mannequin de Belleville (Jean Douchetena) filmatzeko prozesua gertutik jarraitu zuen. 1966an, Jacques Rivetteren Jean Renoiri buruzko hiru emisioetarako film-muntatzaile gisa lan egin zuen. Era berean, F.W. Murnauri zegokion saiorako lan egin zuen ere bai. Ordura arte Eustachek Du côte de Robinson (1963) eta Le Père Noël a les yeux bleus (1966) film laburrak egin zituen. Du côte de Robinson bezalako izenburu batek pelikula autobiografiko bat irudikatzen zuen, langile klaseko gazteen bizitzak azaltzen baitzituen. Lan goiztiar hauekin Eustachek Cahiers du Cinéma taldearen laguntza jaso zuen, eta bigarren filmarekin Jean-Pierre Léaudekin, Truffautek bultzatutako Nouvelle Vague frantziarraren irudi ikonikoetako batekin, zuzendariaren lehen kolaborazioa ere egin zuen.

1967an emaztearengandik banandu zen eta Françoise Lebrunekin maitasun istorio bat hasi zuen. Eustache beti egon zen harremanetan bere lagun eta senideekin Pessacen, baita zinemagile handitzat hartu zutenean ere. 1981ean, Pariseko bere apartamentuan hil zen, bere 43. urtebetetzea baino astebete lehenago, hoteleko gelako atean ohar bat utziz: "Deitu gogor, hildako bat esnatzeko bezala". Bere seme Boris Eustachek zinema-zuzendariarentzat figurante gisa lan egin zuen eta aktore gisa agertu zen bere film labur txikietako batean, Les Photos d 'Alix (1980).[3]

Filmografia

Zuzendaria

  • Du côté de Robinson / Les mauvaises fréquentation (1963), 42 min.
  • Le Père Noel a les yeux bleus (1965/66), 47 min.
  • La Rosière de Pessac (1968), 65 min. Dokumentala.
  • Le cochon (1970), 52 Min. Dokumentala.
  • Numéro Zéro / Odette Robert (1971), 110 min. Dokumentala.
  • La Maman et la putain (1972/73), 220 min.
  • Mes petites amoureuses (1974), 123 min.
  • Une sale histoire (1977), 28 min (lehen bertsio) eta 22 min. (bigarren bertsio).
  • La Rosière de Pessac 79 (1979), 67 min. Dokumentala.
  • Le jardin des délices de Jerôme Bosch (1979) 34 min.
  • Offre d'emploi (1980), 19 min.
  • Les photos d'Alix (1980), 18 min.

Muntaia

  • Les coeurs verts, Edouard Luntz-en filma (1966)
  • Jean Renoir - le Patron, Jacques Rivetten filma (1966/67)
  • Les idoles, Marc'O-en filma (1967)
  • Une aventure de Billy le Kid, Luc Mollet-en filma (1970)

Aktorea

  • Les Roses de la vie, zuzendaria Paul Vecchiali, 1962
  • Le Père Noel a les yeux bleus, 1965/66
  • L'Accompagnement, zuzendaria Jean-André Fieschi, 1966
  • L'Authentique Procès de Carl-Emmanuel Jung, zuzendaria Marcel Hanoun, 1966
  • Week-end, zuzendaria Jean-Luc Godard, 1967
  • La Maman et la putain, 1972/73
  • Céline et Julie vont en bateau, zuzendaria Jacques Rivette, 1973/74
  • Mes petites amoureuses, 1974
  • Vincent mit l'âne dans un pré (et s'en vint dans l'autre), zuzendaria Pierre Zucca, 1975
  • Der amerikanische Freund, zuzendaria Wim Wenders, 1977
  • La Tortue sur le dos, zuzendaria Luc Béraud, 1978

Sariak

  • 1973 : Cannesko Epaitegiaren Sari Berezia La Maman et la Putain filmari.
  • 1973 : Fédération de la presse cinématographique internationale-aren saria La Maman et la Putain filmari.
  • 1982 : César Saria Les Photos d'Alix fikziozko laburmetraiari.

Erreferentziak

  1. https://elpais.com/cultura/2012/09/19/actualidad/1348074946_403930.html
  2. Philippe Azoury, « Jean Eustache, une balle à la place du cœur », Les Inrockuptibles,‎ 2006/12/05.
  3. Jean-Michel Frodon, Le Cinéma français, de la Nouvelle Vague à nos jours, Paris, Cahiers du cinéma, 2010, 405 or.

Kanpo estekak

eta Jesús Rodrigo Garcíak koordinatutako liburua.]

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.