Jean Espilondo
Jean Espilondo (Maule-Lextarre, 1948ko urtarrilaren 11 - ) euskal herritar politikaria da, Frantziako Alderdi Sozialistako kidea.
Jean Espilondo | |||||
---|---|---|---|---|---|
1998ko martxoaren 30a - 2002ko ekainaren 18a ← Nicole Péry - Jean Grenet → Barrutia: Pyrénées-Atlantiques's 5th constituency (en) Hautetsia: Frantziako Bostgarren Errepublikako 11. legegintzaldia
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Maule-Lextarre, 1948ko urtarrilaren 11 (76 urte) | ||||
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Lantokia(k) | Paris | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Sozialista |
Alderdi horrek Ipar Euskal Herrian dituen kideen artean jarrera jakobinoenen alde eta euskalduntasunaren onarpenaren kontra gehien dagoen sektorean kokatu ohi da: adibidez euskararen ofizialtasunaren aurka dago erabat eta berezko departamendua ere ez du inola ere begi onez ikusten. Ildo horretan, bere burua hausnarketa-taldetzat jotzen duen Cercle Lissagaray delakoaren sortzaileetakoa izan zen; bertatik Frantziako estatu-nazioan oinarritutako errepublikazaletasuna bultzatu eta abertzaletasunaren kontrako mezu ideologikoak zabaldu nahi dituzte.
Ibilbide politikoa
Biltzarrerako 1997ko hauteskundeetan Nicole Péry diputatuaren ordezkoa, 1998ko maiatzaren 1ean Emakumeen Eskubideen eta Hezkuntza Profesionalaren Estatu Idazkari hautatu zuten Lionel Jospinen gobernuan.
Angelu Iparralde kantonamenduko Kontseilari Orokor 1998an eta 2004an.
2000n Robert Villenaveren aurka galdu eta gero, Angeluko auzapez aukeratua izan zen 2008ko martxoan Villenaveri berari irabazi eta gero. Auzapez-kargu hori izateagatik CABAB aglomerazioko presidente-ordea da.
Kanpo estekak
- Imanol Landa Getxo-Angelu senidetzeaz.
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |