Jean Delay
Jean Delay (Baiona, 1907ko azaroaren 14a - Paris, 1987ko maiatzaren 29a) psikiatra eta idazle lapurtarra izan zen. Oso lan garrantzitsuak egin zituen elektroentzefalografiaz, oroimenaren gaitzez, klinika psikiatrikoetako metodo biologikoez eta medikuntza-psikologiaz. Obra hauek idatzi zituen: Hiri grisa, Izenik gabeko gizonak eta André Gide biografia. Frantziako Medikuntza Akademiako kidea izan zen, eta Arte eta Letra Akademiakoa ere bai. Delayk prestatu zuen Rudolf Hess gidari naziaren eromenari buruzko txostena. Florence Delay aktorearen eta Claude Delay psikoanalistaren aita izan zen.
Jean Delay | |||
---|---|---|---|
1959ko ekainaren 4a - 1987ko maiatzaren 29a ← Georges Lecomte (en) - Jacques-Yves Cousteau → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Baiona, 1907ko azaroaren 14a | ||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Parisko 8. barrutia, 1987ko maiatzaren 29a (79 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Maurice Delay | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Sorbona | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | mediku idazlea, psikologoa, psikiatra eta neurologoa | ||
Enplegatzailea(k) | Sainte-Anne Hospital Center - GHU Paris (en) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Frantses Akademia Académie Nationale de Médecine (en) World Psychiatric Association (en) | ||
Izengoitia(k) | Jean Faurel |
Lanak
- Les ondes cérébrales et la psychologie, 1942, PUF
- Les Dissolutions de la mémoire, 1942, PUF
- La cité grise, 1946, Flammarion
- Les reposantes,(Jean Faurel izengoitiz), 1947, Gallimard
- Hommes sans nom, , 1948, Gallimard
- La jeunesse d'André Gide, 1956-1957, Gallimard
- L'électricité cérébrale, 1973, PUF
- Avant Mémoire, 1979, Gallimard, 1980
- L'écarté de la grille, 1988, Gallimard
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Delay |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.