Jean Dausset
Jean Dausset (Okzitaniako Tolosa, 1916ko urriaren 19a - Palma Mallorcakoa, 2009ko ekainaren 6a) frantses sendagile eta immunologoa izan zen. Bigarren Mundu Gerran, odol-transfusioen unitatean aritu zen, eta interes berezia jarri zuen transfusioek eragiten zituzten erreakzioetan. 1946an, Parisko Medikuntza Fakultateko klinika-buru izendatu zuten eta, 1963an, San Luis ospitaleko hemato-serologia-immunologia zerbitzuko arduradun. Ohorezko Legioarekin eta Merituaren Ordena Nazionalarekin kondekoratu zuten. 1950eko hamarraldian ohartu zen 0 taldeko odola ez dela egokia hartzaile guztientzat. Baldin odol-emailea tetanoaren edo difteriaren aurkako txertoa hartu berria bada, odolean sortutako antigorputzek talka anafilaktikoa deitzen zaiona eragin dezakete transfusioa egitean. Geroago aurkitu zuen odol-transfusio bat baino gehiago izandako gaixoek leukozitoen aurkako antigorputzak sortzeko joera zutela. Daussetek aurkitu zuen, halaber, HLA (Giza antigeno leukozitario) deitu zaion sistema, zeinaren arabera gizabanakoaren berariazko antigenoen geneak biltzen baitira. Aurkikuntza hori funtsezkoa izan zen organo-transplanteak egiteko orduan, arbuio-arazoak askoz hobeto kontrolatzeko bidea eman baitzuen. 1980an, Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen, B. Benacerraf eta G. D. Snell doktoreekin batera, geneen bidez zehaztutako zelula-egituretan eta erreakzio immunologikoak kontrolatzen dituzten geneen arloan egindako aurkikuntzengatik.
Jean Dausset | |
---|---|
(1968) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa Okzitania, 1916ko urriaren 19a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Palma Mallorcakoa, 2009ko ekainaren 6a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Medikuntza Eskola Lycée Michelet, Vanves (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Yves Christen (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, fisiologoa, immunologoa, kimikaria, katedraduna, professeur des universités (en) , hematologoa eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Institut national de la santé et de la recherche médicale Parisko Medikuntza Eskola Collège de France (1977 - 1987) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Hungariako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Consistori del Gay Saber (en) Académie Nationale de Médecine (en) Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) French Society of Immunology (en) Belgikako Medikuntzako Errege Akademia Academia Europaea (en) Reial Acadèmia de Medicina de Catalunya (en) |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak