Jean Dauger estadioa

Jean Dauger estadioa Lapurdiko Baiona hiriburuan dagoen estadioa da, Aviron Bayonnais eta Association Sportive Bayonnaise errugbi taldeen zelaia dena. San Leon auzoan dago. Jean Dauger (1919-1999) lapurtar errugbilariaren omenezko izena darama.

Jean Dauger
[[Fitxategi:
|285px]]
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBaiona
Koordenatuak43°29′08″N 1°28′46″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1937
Inaugurazioa1935eko irailaren 21a
JabeaBaionako Udala
KudeatzaileaAviron Bayonnais
Baionako Udala
Izenaren jatorriaJean Dauger
Kirolahamabosteko errugbia
ErabiltzaileaAviron Bayonnais
Edukiera16.934
Kontaktua
Helbidea1 av. André-Grimard, F-64100 Bayonne
Webgune ofiziala

    Edukiera

    2006 eta 2009ko udetan lanak egin ondoren, Baionako André-Grimard etorbidean dagoen estadiumak 16.934 ikusleentzako edukiera du, tribuna hauetan banatuta[1]:

    • Ohorezkoa: 3.924
    • Aldea: 3.309
    • Ipar Bihurgunea: 3.500
    • Ohorezko pisa-lekua: 1.280
    • Aldeko pisa-lekua: 860
    • Zelaiaren ipar bihurgunea: 372
    • Zelaiaren hegoaldeko bihurgunea: 3.689

    Errekorrak 1967ko maiatzaren 7an izan zuen non Akize eta Lurdako taldeen arteko partidan 23.201 ikusle izan ziren. 2009ko apirilaren 4eko Biarritz Olympiquen aurkako Top 14ko derbyan, berriz, 17.034 izan ziren.

    Hobekuntzak

    2008/09 denboraldirako 52 dituen pantaila erraldoiak antzinako markagailu ordezkatu zuen.

    Stadiuma Baionako zaleentzat txiki geratu eta Aviron Bayonnaiseko presidentea den Francis Salagoïtyk erreformaren berri eman du, atletismo pista de facto kenduz.

    Jean Dauger zelaiaren gaueko ikuspegia Aviron Bayonnais eta Stade Toulousain errugbi taldeen arteko partiduan, 2013ko iraila.

    Historia

    Hasieran belodromoa zenez, Parc des Sports de Saint Léon izeneko stadiumera Frantziako Tourraren etapa asko heldu ziren. Futbolaz ere aritu zuten bertan.

    Errugbiko partida inportanteak ere egin zituzten bertan:

    Ikus gainera

    Iruditegia

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Baiona


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.