Jean Couzy

Jean Couzy (Nérac, 1923ko uztailaren 9a - Dévoluy mendigunea, 1958ko azaroaren 2a) frantziar alpinista izan zen.

Jean Couzy
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Louis Couzy
JaiotzaNérac, 1923ko uztailaren 9a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaDévoluy Mountains (en) Itzuli, 1958ko azaroaren 2a (35 urte)
Hezkuntza
HeziketaÉcole polytechnique
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta mendigoizalea
Jasotako sariak

Bizitza

Ingeniaritza aeronautikoa ikasi zuen École Polytechniquen. Eskalatzaile bikaina, bere ohiko eskalada-laguna Marcel Schatz izan ohi zuen soka-lagun. Harekin parte hartu zuen 1950ean, 27 urte zituela, Annapurnako frantziar espedizioan. 1955eko maiatzaren 15ean, Makaluko lehen igoera egin zuen Lionel Terrayrekin.

Couzy ibilbidea - Ovest, Dolomitak

Alpeetan, bera izan zen honako ibilbide hauetatik igotzen lehena:

  • Aiguille de l'M Chamonixetik gertu, "La Couzy" izeneko ibilbide klasiko (D) zorrotza.
  • Ibilbide oso zaila (ED) Olanen ipar-mendebaldeko aurpegian.
  • Couzy ibilbidea Ovest gailurraren iparraldeko aurpegian, Dolomitetan.

1958ko azaroaren 2an hil zen, Dévoluy mendigunean, Crête des Bergersen hegoaldeko aurpegian (Bureko ordokiaren hegoaldeko ertzan) eroritako harri batek buruan jo zuenean. Montmaur hilerrian lurperaturik dago, istripua gertatu zen mendiaren magalean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.