Jean Claude Nicolas Forestier
Jean Claude Nicolas Forestier (Aix-les-Bains, Savoia, 1861eko urtarrilaren 9a - Paris, 1930eko urriaren 26a) arkitekto paisajista frantziar bat izan zen. Georges Eugène Haussmann eta Jeam-Charles Alphand-en ikaslea, bere karreraren zatirik handiena Parisen egin zuen. Espainian, Sevillako Maria Luisa Parkea eta Montjuïc-en urbanizazioa 1929ko Bartzelonako Nazioarteko Erakusketarako proiektatu zituen.
Jean Claude Nicolas Forestier | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Aix-les-Bains, 1861eko urtarrilaren 9a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Paris, 1930eko urriaren 26a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | École polytechnique Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | landscape architect (en) ![]() |
Jasotako sariak |
Datu biografikoak
- 1880-1882: Eskola Politeknikoan eta Politika Zientzien Eskola Librean ikasten du.
- 1883-1885: prestaketa Nancyko basogintza eskolan
- 1885-1887: karreraren hasiera guardia orokor bezala Argelès-sur-Mer, Annecy eta Sallancheseko Ur eta Basoen zerbitzuetan.
- 1887: Forestierrek, Parisko landatzearen eta ibilbideen zerbitzu autonomoa osatzen du, 40 urte beranduago jubilatu arte utziko ez duena.
- 1908: Hiri Handiak eta parke sistemak lanaren argitalpena
- 1911: Arkitekto eta Hiriginen Frantziar Elkartearen sortzaileetako bat izan zen.
- 1923: parke sistema bat pentsatzen du Parisentzako.
- 1923-1930: proiektuak hiri latinoamerikar handientzako: Habana, Buenos Aires
- 1926: Ohorezko Legioaren ofiziala Frantzian eta meritu zibilaren komendadorea Espainian.
- 1929: Sari Handia Bartzelonako Nazioarteko Erakusketan
Eraikinik garrantzitsuenak
- 1890: lehen bizikleta bidea Bois de Vincennes-en.
- 1898: Breteuil etorbidearen sorrera Pariserantz
- 1904: Champ de Mars zelaien mailatzea
- 1913: aurreproiektua hiri disposizioentzako Marrakexen.
- 1914: Maria Luisa Parkearen inaugurazioa Sevillan.
- 1915: zenbait lorategiren eraikuntza Espainian: Bartzelona, Moratella...
- 1920: Rene Fraga Parkearen eraikuntza Matanzasen, Kuba
- 1923: Parisentzako parke sistema proiektua
- 1924: Buenos Aireseko kostaldeko etorbidea
- 1929: Montjuïc mendiaren hiritzea 1929ko Bartzelonako Nazioarteko Erakusketarako.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Claude Nicolas Forestier ![]() |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.