Jean Clareboudt
Jean Clareboudt (Lyon, Frantzia, 1944 – Istanbul, Turkia, 1997ko apirilaren 7a) eskultore eta diseinatzaile frantsesa izan zen.
Jean Clareboudt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean Edmond Clareboudt |
Jaiotza | 3rd arrondissement of Lyon (en) , 1944ko maiatzaren 11 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Istanbul eta Turkia, 1997ko apirilaren 7a (52 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, eskultorea, margolaria eta marrazkilaria |
Mugimendua | arte abstraktua |
Genero artistikoa | arte abstraktua |
Biografia
Parisko Arte Aplikatuen Eskolan eta Arte Ederretako Unibertsitatean ikasi zuen. Aipagarriak ditu Conditions sailak, Condition 2 (1983), Condition 4 (1985) zenbait leku edo arkitektura eraikuntzarekin lotura duten lanak biltzen dituztenak. Clareboudtek ez zuen lantegirik, bere lanak bisitatzen zituen herrialde eta lekuetan bertan egiten saiatzen zen. Haren sailak ez ziren gai bati buruzko aldaerak, berak forma ematen zion egoera baten aukerak baizik; Condition izeneko sailak, esaterako, sakontasunean baino ez zuten antzik. Bestalde, aniztasuna zen Clareboudten lanaren ezaugarrietako bat. Hala ere, sailak osatzen zuten lanek seinale bat izaten zuten, eta materialaren edo horien arteko kontraste jokoaren bidez adierazten zituen: harria eta beira, zura eta ehuna, leuna eta pikortsua. Clareboudtek hainbat ohar koaderno utzi zituen, berez obrak direnak, zeinetan lanaren inguruko oharrak idatzi eta biltzen zituen: objektu-puskak, eskemak, gogoetak, bidaietan egindako oharrak.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Clareboudt |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.