Jean Brankart
Jean Brankart (Momalle (Remicourt), 1930ko uztailaren 12a - Lieja, 2020ko uztailaren 23a), txirrindulari belgikar ohia zen. Bigarren sailkatu zen Fantziako Tourrean eta baita Italiako Giroan ere.
Jean Brankart | |
---|---|
(1954) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Remicourt, 1930eko uztailaren 12a |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | Lieja, 2020ko uztailaren 23a (90 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
|
Kirol ibilbidea
Txirrindulari profesionala izan zen 1953tik 1960ra, eta guztira 27 garaipen lortu zituen. Bere lorpenik handiena 1955eko Frantziako Tourreko 2. postua izan zen, Louison Bobet frantziarraren atzetik, bi etapa irabazi ondoren.
Erlojupeko lasterketetan trebea zen, hoen froga 1955eko Frantziako Tourreko 21. etapan erlojupeko etapako garaipena izan zen, eta 1956ko, 1958ko eta 1959ko garaipenak Belgikako jazarpen txapelketa nazionaletan. Mendiko etapetan ere arrakasta izan zuen, eskalatzaile onena izan zen Italiako Giroan 1958an eta hirugarren sailkatu zen kategoria honetan 1955eko Frantziako Tourrean. 1960an bihotzeko arazoak zirela medio, txirrindularitzako ibilbideari amaiera eman behar izan zion.
Taldeak
- Gitane-Hutchinson (1953-1954).
- Girardengo (1955).
- Elve (1956).
- Peugeot (1957).
- Dunlop (1958-1959).
Palmaresa
1953
- Circuit des six provinceseko etapa bat.
- 9. Dauphiné Libéréen eta etapa bat (taldekako erlojupekoa).
1954
- 2. Circuit des six provincesen.
- 2. Omloop van de Geten.
- 2. Nazioen Sari Nagusian.
- 9. Frantziako Tourrean.
1955
- 2. Frantziako Tourrean eta bi etapa.
- 5. Suitzako Itzulian eta etapa bat.
- Ambereseko Hiru Eguneko etapa bat.
- Circuit du Brabant central.
- 2. Week-end ardennaisean.
- 3. Liège-Bastogne-Liègen.
- 3. Martini Sari Nagusian.
- 3. Luganoko Sari Nagusia (erlojupekoa)n.
- 3. Baracchi Sariaean (Marcel Janssensekin).
- 3. Desgrange-Colombo Challengean.
- 7 La Flèche Wallonnen
- 7. Paris-Toursean.
1956
- 3. Belgikako Itzulian eta etapa bat.
- 7. Italiako Giroan.
1957
- Ambereseko Hiru Eguneko etapa bat.
- 3. Paris-Nizan.
1958
- 2. Italiako Giroan eta Mendiko Sailkapena .
- 2. Dunkerqueko Lau Egunetan.
- 10. Milan-San Remon.
1959
- Midi Libreren Sari Nagusia eta etapa bat.
- 10. Frantziako Tourrean
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
Lasterketa | 1953 | 1954 | 1955 | 1956 | 1957 | 1958 | 1959 | 1960 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | 7. | — | 2. | — | — | |
Frantziako Tourra | — | 9. | 2. | 39. | — | UT | 10. | UT | |
Espainiako Vuelta | X | X | — | — | — | — | UT | — | |
Munduko txapelketa | UT | — | UT | — | — | — | — | — |
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
X: ez zen jokatu