Jean Bourgain
Jean, Bourgain baroia (Ostende, 1954ko otsailaren 28a - Bonheiden, 2018ko abenduaren 22a) belgikar matematikaria izan zen.
Jean Bourgain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ostende, 1954ko otsailaren 28a |
Herrialdea | Belgika |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Bonheiden, 2018ko abenduaren 22a (64 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vrije Universiteit Brussel (en) doctorate (en) Bruselako Unibertsitate Askea Bruselako Unibertsitate Askea |
Tesi zuzendaria | Freddy Delbaen (en) |
Doktorego ikaslea(k) | James Colliander (en) Péter Varjú (en) |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen Vrije Universiteit Brussel (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Laurent Schwartz |
Kidetza | Suediako Zientzien Errege Akademia Frantziako Zientzien Akademia Poloniako Zientzien Akademia Academia Europaea (en) Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) |
1975ean, ikerketarako beka bat jaso zuen, eta Bruselako Unibertsitate Librean egin zuen doktoregoa. 1981ean, beka bukatu zitzaionean, irakasle izendatu zuten unibertsitate horretan bertan, eta postu horretan aritu zen 1985era arte. Zenbait sari jaso zuen egindako ikerlanei esker, Empain saria (1983) eta Salem saria, besteak beste. 1985ean, Belgikako sari zientifiko garrantzitsuena, Damry-Deleeuw-Bourlart, eman zioten. Urte berean, Bourgainek bi postu onartu zituen: bata, Illinoisko Unibertsitatean (AEB) eta, bestea, Bures-sur-Yvette-ko Zientzia Institutuan (Frantzia). Akademia Frantsesak Langevin saria (1985) eta E. Cartan saria (1990, Frantziako garrantzitsuena) eman zizkion. 1994ko Zuricheko Nazioarteko Matematikarien Kongresuan, Bourgainen lanak merezi zuen ohorea jaso zuen, Fields domina eman ziotenean. 1988an, matematikako irakasle izan zen Jerusalemgo Judu Unibertsitatean, eta Caltechen (AEB) garrantzi handiko postu bat bete zuen 1991n. Frantziako Institutua utzita, Princetonen hasi zen lanean 1994an. Bourgainek ekarpen ugari egin zituen analisiaren arlo askotan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.