Jean Bony

Jean Bony (Le Mans, 1908ko azaroaren 1a - Brisbane, 1995eko uztailaren 7a) artearen historialari frantsesa izan zen.

Jean Bony
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Victor Bony
JaiotzaLe Mans, 1908ko azaroaren 1a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBrisbane, 1995eko uztailaren 7a (86 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hezkuntza-mailahistoria-agregazioa
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarte-historialaria
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Jasotako sariak

Frantziako Erdi Aroko artea eta arkitektura aztertu zituen, batez ere. Architecture gothique en France aux XIIe et XIIIe siècles (1983, Arkitektura gotikoa Frantzian, XII. eta XIII. mendeetan) sintesi bikainaren egilea da. Oinarrizko ikasketak egin ondoren, Britainia Handiko eta Estatu Batuetako unibertsitateetara joan zen. Berkeley Unibertsitatean (Estatu Batuak) Erdi Aroko Artearen eta Arkitekturaren Historiako Katedra izan zuen, 1962tik 1990ra bitartean. Erromaniko bukaerako eta gotiko hasierako Ingalaterra eta Normandiako elizak eraikitzeko teknikak aztertu zituen lehenbizi. Hala, 1930eko hamarraldiaren bukaeran, Bulletin monumental idatzi zuen. 1943an saiakera labur bat idatzi zuen, Parisko Notre Dame eta Bourgesko Saint-Étienne katedralen espiritualtasunari buruz. Bonyren iritziz, ez da, esaterako, estilo gotiko bat bakarrik, bat baino gehiago baizik. Ideia horretan oinarri hartuta idatzi zuen, 1983an, Frantziako arkitekturari buruzko lana. 1950. urtetik aurrera, eraikuntza-tekniketan eta moda- eta joera-aldaketetan jarri zuen arreta Bonyk, zerikusi zuzena baitute, haren ustez, garai jakin batean gertatzen diren gatazkekin. 1980an eragin handia izan zuen lan bat argitaratu zuen, Genèse du gothique: accident ou nécessité? (Gotikoaren sorrera: ustekabea ala beharra?).

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.