Jean Amado
Jean Amado (Aix-en-Provence, Frantzia, 1922ko urtarrilaren 27a - 1995eko urriaren 16a) frantses eskultorea izan zen. Diseinatzaile handia izan zen.
Jean Amado | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aix-en-Provence, 1922ko urtarrilaren 27a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Aix-en-Provence, 1995eko urriaren 16a (73 urte) (73 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Claudie Duhamel-Amado (en) (1965eko maiatzaren 29a - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | arte abstraktua |
Izengoitia(k) | Maiastra |
Genero artistikoa | arte abstraktua |
jeanamado.com |
Biografia
Lehenengo urteetan zeramika-lanak egin zituen batez ere, bere emazte Jo Steenackersekin batera. 1954. urtean Fernand Pouillon arkitektoak Aljerreko dorre bateko aurrealdeko dekoratua egin zuen; dorreak 40 metro zituen garai eta 6 metro zabal; era horretako eraikin batek beste klima batzuetako herrialdeetan erabiltzen den terrakota baino gai iraunkorragoa behar zuen, eta 1957an Amadok cerastone gaia sortu zuen, basalto harez eta zementu urtuz osatutako nahasketa.
1960ko hamarraldian zehar masaren pigmentazioaz arduratu zen batez ere Amado. Bestalde, garai horretan Jeanne-Bucher galeriak Amadoren lana erakutsi zuen Parisen eta asko zabaldu zen Amadoren ospea. 1970ean egin zuen bere lehen erakusketa Jeanne-Bucher galerian; 1980an Grenobleko Eskultura- eta Pintura-museoan erakusketa bat antolatu zuen eta baita Otterloko Rijksmuseum Kröller-Müller museoan ere; 1985ean Parisko dekorazio-arteen museoan erakusketa bat antolatu zuen. 1989an Marseillan Hommage à Rimbaud ("Omenaldia Rimbaudi") eskultura-lana prestatu zuen. Poliki-poliki Amadoren lanak Frantzia osoan ikusi ziren, iturriak batez ere.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Amado |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.