Jean-Michel Jarre
Jean-Michel André Jarre (1948ko abuztuaren 24a, Lyon) frantziar musikagile eta ekoizle bat da. Nagusiki musika elektronikoa landu du. Maurice Jarre zinemako soinu banda sortzaile eta musikagile ospetsuaren semea da. Bere mega-kontzertuetan entzuleen errekorrak hautsi ditu.
Jean-Michel Jarre | |||
---|---|---|---|
(2016) | |||
2013ko ekaina - 2020ko maiatza - Björn Ulvaeus → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Jean-Michel André Jarre | ||
Jaiotza | Lyongo Laugarren Barrutia, 1948ko abuztuaren 24a (75 urte) | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Familia | |||
Aita | Maurice Jarre | ||
Ama | France Pejot | ||
Ezkontidea(k) | Charlotte Rampling (1978 - 1998) Anne Parillaud (2005eko maiatzaren 12a - 2010eko azaroa) Gong Li (2019 - | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa Lycée Michelet, Vanves (en) | ||
Hezkuntza-maila | Fisika eta Matematika zientzietan doktorea Zientzietako doktorea | ||
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea, estudioko musikaria, teklatu-jotzailea, multi-instrumentalist (en) , disko-ekoizlea eta keytarist (en) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Pierre Soulages, Michel Legrand, John Barry, Serge Gainsbourg, Ennio Morricone eta Maurice Jarre | ||
Genero artistikoa | ambient music (en) | ||
Musika instrumentua | electronic keyboard (en) laser harp (en) gitarra pianoa sintetizadorea organoa piano accordion (en) baxua Theremina | ||
Diskoetxea | Disques Dreyfus Epic Records Polydor Records | ||
jeanmicheljarre.com | |||
| |||
Biografia
Kontrapuntu, fuga eta harmoniako ikasketak egin zituen Parisko Kontserbatorioan. 1968an musika esperimentala egiten zuen GRM taldean sartu zen, eta musika elektroakustikoaren teknikak ikasi zituen Pierre Shaefferrekin. 1969an kaleratu zuen bere lehen diskoa, The Cage, eta hurrengo urtean Aor balletaren musika egiteko deitu zioten Parisko Operatik. 1972an kaleratu zuen bigarren diskoa, Deserted Palace. Oxigene diskoa (1976) lehen postuetara iritsi zen munduko zerrendetan, eta arrakasta bera izan zuen Equinoxe lanak (1978) ere. Urte berean Peter Fleischmannen The Illness Of Hamburg filmaren musika egin zuen, eta 1979an Peter Weirren Gallipoli filmarena. Urte bereko uztailaren 14an Pariseko Place de la Concorden eman zuen kontzertuan milioitik gora entzule izan zituen. Magnetic Fields (1980) diskoak nolabait ere aurreko lanarekiko etena ekarri zuen. Bera izan zen, Maoren ondoko Txinan, Pekinen eta Shanghain, kontzertuak eman zituen mendebaldeko lehen musikaria (1982); hurrengo urtean, 1983an, kaleratu zen The China Concerts. Zoolook (1984) diskoa urteko album instrumental onena izendatu zen bai Frantzian eta bai Estatu Batuetan. Milioi eta erdi entzule izan zituen Houstonen ehungarren urteurrena, eta NASAren hogeita bosgarrena ospatzeko eman zuen kontzertuan. Revolutions diskoa (1988) arabiar munduarekiko topaketa bat da. 1990ean Waiting For Cousteau kaleratu zuen, ozeanografo famatuaren omenez, eta 1993an Images. Garai bateko arrakasta bera ez badute ere, Jarreren diskoak bost kontinenteetan saltzen dira oraindik ere.
Diskografia
- Deserted Palace (1972)
- Les Granges Brûlées (1973)
- Oxygène (1976)
- Équinoxe (1978)
- Magnetic Fields (1981)
- Music for Supermarkets (1983)
- Zoolook (1984)
- Rendez-Vous (1986)
- Revolutions (1988)
- Waiting for Cousteau (1990)
- Chronologie (1993)
- Oxygène 7–13 (1997)
- Métamorphoses (2000)
- Interior Music (2001)
- Sessions 2000 (2002)
- Geometry of Love (2003)
- Téo & Téa (2007)
- Oxygène: New Master Recording (2007)
- Electronica 1: The Time Machine (2015)
- Electronica 2: The Heart of Noise (2016)
- Oxygene 3 (2016)
- Equinoxe Infinity (2018)
- Snapshots from EōN (2019)
- Amazônia (2021)
- Oxymore (2022)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.