Jean-Marie Lehn
Jean-Marie Lehn (Rosheim, 1939ko irailaren 30a) kimikari frantziarra da. Kimikako Nobel Saria irabazi zuen 1987an "interakzio oso selektiboak ematen dituzten molekulen sintesia eta garapenagatik".
Jean-Marie Lehn | |
---|---|
![]() (2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Rosheim, 1939ko irailaren 30a (84 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Strasbourg (en) ![]() ![]() Harvard Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doctorate in France (en) ![]() |
Doktorego ikaslea(k) | Jean-Pierre Sauvage Mir Wais Hosseini (en) ![]() Mireille Blanchard-Desce (en) ![]() Christine Paul-Roth (en) ![]() Erik Dujardin (en) ![]() Olivier Baudoin (en) ![]() Matthieu Sainlos (en) ![]() Artur Stefankiewicz (en) ![]() Sébastien Ulrich (en) ![]() Ghislaine Vantomme (en) ![]() Petr Kovaříček (en) ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, katedraduna, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Louis Pasteur University (en) ![]() Collège de France Estrasburgoko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Frantziako Zientzien Akademia Linzeen Akademia Zientzien Pontifize-Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Academy of Sciences and Literature Mainz (en) ![]() Göttingengo Zientzien Akademia Poloniako Zientzien Akademia Txinako Zientzien Akademia Hungariako Zientzien Akademia French Academy of Technologies (en) ![]() Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Academia Europaea (en) ![]() Amerikako Sozietate Filosofikoa Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Haut Conseil de la science et de la technologie (en) ![]() Académie des sciences, inscriptions et belles-lettres de Toulouse (en) ![]() Accademia delle Scienze di Torino Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) ![]() |
Bizitza
Lehn-ek tesia 1963an aurkeztu zuen Gif-sur-Yvetteko gai naturalen kimikako laborategian. Triterpinoak (hidrokarburo asegabe oso hedatuak) aztertu zituen erresonantzia magnetiko nuklearraren bidez. Ondoren Harvardera joan zen, Robert Burns Woodward irakaslearen taldean lan egitera, eta han B12 bitaminaren sintesian lan egin zuen. 1966. urtetik aurrera Estrasburgoko Unibertsitatean aritu zen irakasle. Lehnek aztertu ditu, batez ere, zenbait molekularen osaera (espazioan har ditzaketen forma desberdinak) eta osaera batetik bestera igarotzeko lastertasuna. Neurokimikaren alorrean, molekula zikliko konplexuak sintetizatu zituen. 1978an kimika supramolekularraren kontzeptua sortu zuen. 1979an Frantziako Collègeko irakasle izendatu zuten. Kimikako Nobel saria jaso zuen 1987an Donald James Cram eta Charles John Pedersenekin batera.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
![]() |
Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian |
![]() ![]() |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |