Jean-Luc Godard
Jean-Luc Godard (Paris, 1930eko abenduaren 3a - Rolle, Suitza, 2022ko irailaren 13a[1]) frantziar-suitzar zinema zuzendari, gidoigile, ekoizle eta kritikaria izan zen, Nouvelle Vagueko kide garrantzitsuenetakoa.
Jean-Luc Godard | |
---|---|
(1968) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 7. barrutia eta Paris, 1930eko abenduaren 3a |
Herrialdea | Frantzia Suitza (1953 - |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Rolle, 2022ko irailaren 13a (91 urte) |
Heriotza modua | eutanasia Suizidio lagundua |
Familia | |
Aita | Paul Godard |
Ama | Odile Monod |
Ezkontidea(k) | Anna Karina (1961 - 1967) Anne Wiazemsky (1967 - 1970) Anne-Marie Miéville (1971 - 2022) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, argazki-zuzendaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, idazlea, zinema-kritikaria, telebista zuzendaria, telebista-ekoizlea, bideoartista, film screenwriter (en) eta errealizadorea |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 1,70 metro |
Enplegatzailea(k) | Cahiers du cinéma |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Dziga Vertov Group (en) |
Mugimendua | Nouvelle Vaguea |
Izengoitia(k) | Hans Lucas |
Genero artistikoa | Nouvelle Vaguea |
| |
Godarden lehen filma, A bout de souffle (1959), izan zen arrakastatsuena, berrikuntza handiak ekarri baitzituen. Klasizismoa eta erromantizismo indar handikoa, ezkortasunez nahastua, izan ziren Godarden aurreneko garaiko ezaugarri nagusiak. Ordukoak dira, orobat, Les carabiniers (1963), Une femme mariée (1964) eta Pierrot, le fou (1965). Zientzia-fikzioaren generoa ere Alphaville, une étrange aventure de Lemmy Caution (1965) filmean jorratu zuen. Bigarren garaian, kezka politikoek eta kontakizunari buruzko gogoetek eragin bizia izan zuten haren filmetan: Masculin féminin (1966), Made in USA (1966), La chinoise (1967), Le Gai Savoir (1969) eta Tout va bien (1972). Azken urteetakoak dira beste hauek: Prénom: Carmen (1983), Je vous salue, Marie (1984), Histoire(s) du cinèma (1988-1998), Nouvelle vague (1990), Hélas pour moi (1993), For Ever Mozart (1996), Allemagne année 90 neuf zéro (1997), Éloge de l'amour (2001), Liberté et patrie (2002) eta Notre musique (2004). Bere azken pelikula Film Socialisme (2010) esperimentala dugu.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Berria. «Jean-Luc Godard zinemagilea hil da, 91 urterekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-13).
- Intxauspe, J.M. 2013: Film Socialisme: Quo vadis Europa, hAUSnART, 3: 94-99