Jean-Louis Davant

Jean-Louis Davant Iratzabal[1] (Ürrüstoi-Larrabile, Zuberoa, 1935eko uztailaren 5a -) euskal idazlea eta ingeniaria da.[2] Euskaltzain urgazle 1965etik eta osoa 1975etik, euskarak Zuberoan duen erreferentzia nagusietakoa da.

Jean-Louis Davant

Bizitza
JaiotzaÜrrüstoi-Larrabile, 1935eko uztailaren 5a (88 urte)
Herrialdea Zuberoa
Familia
Ezkontidea(k)Joana Idiart Davant  (1961 -
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEnbata
Euskal Herriko Alderdi Sozialista
Euskal Batasuna

Inguma: jean-louis-davant-iratzabal Literaturaren Zubitegia: 27

Bizitza

Jean-Louis Davant Ürrüstoi-Larrabilen jaio zen, 1935eko uztailaren 5ean. Ürrüstoi, Maule eta Uztaritzen egin zituen lehen ikasketak.[4] 1954-1957 bitartean, Agronomia Ingeniaritzako ikasketak egin zituen Frantziako Angers hirian. 1958-1960 urteetan, Aljeriako Gerran ibili zen soldadu. 1961ean, Piarres Xarritonekin batera, Hazparneko Laborantza Eskolako sortzaileetakoa izan zen;[4] ondoren, bertako irakasle (1961-1995) eta zuzendaria izan zen.

1960ko hamarkadaren hasieran, Enbata aldizkariaren eta izen bereko alderdi politiko abertzalearen sortzaileetakoa izan zen.[5] 1961ean Joana Idiart Davant ekintzailearentzat ezkondu zen, bi alaba izanik. 1962-1969 bitartean, Herri Ekintza izeneko kristau taldearen burua izan zen, eta 1968an Fededunak taldea sortu zuen, Piarres Xarriton eta Jean Hiriart-Urrutirekin.[4] 1975ean Euskal Herriko Alderdi Sozialistaren sortzaileetariko bat izan zen.

Udako Euskal Unibertsitateko programa 1977an. J.L. Davant-ek euskarazko hitzaldi bat egin zuen nekazaritzaz.

Gazte izeneko agerkarian hasi zen idazten 1957. urtean. Harrezkero artikulu asko idatzi zituen Herria, Enbata, Herriz Herri, Maiatz eta Hego Euskal Herriko aldizkarietan eta egunkarietan. Argitara emaniko literatura lanak garrantzitsuak izan arren (Nahi gabe, 1986, poesia bilduma; Iparraren bila, 1987, eleberria; Abadia Urrüstoi, 1986, Anton Abadiari buruzko pastorala; Itsasoak iraultzan, 1986, poema liburua), politika, historia eta gizarte gaiei buruz idatzi dituen artikulu eta obrak ezinbesteko erreferentzia puntu bihurtu dira Euskal Herria bere osotasunean ezagutu nahi duen edonorentzat. 1970. urtean Euskal Herriko historia eman zuen argitara erdaraz eta 1973an Aberri burruka eta klase burruka euskal higikundean azterlana. Euskaltzain oso izendatu zuten 1976an.

Sariak

  • 2007an, Agosti Xaho Kultur Elkarteak Agosti Xaho Saria eman zion.[6]
  • 2009an, Nabarralde saria jaso zuen.[7]
  • 2016an, Manuel Lekuona Saria jaso zuen «euskara eta euskal kultura indarberritzeko egin duen etengabeko esfortzu eta lanagatik».[8]

Lanak

Hainbeste genero landuak ditu; hemen agertzen direnez gain liburuxka batzuk ditu zubererari buruz edota Bidegileak bildumakoak (Etxahun-Iruriz 2004an, Manex Goihenetxez 2006an) eta prentsan artikulu ugari idatzi du, euskaraz zein frantsesez.

Eleberria

Saiakera

  • Aberri eta klase burruka eta klase burruka euskal mogimenduan (1977, Elkar)
  • Zuberoako idazle zenduak (2001, Elkar)
  • Zuberoako literaturaz.Antologia laburra (2008, Euskaltzaindia)

Azken bi hauek herrialdeko euskarazko idazleei buruzko erreferentzia ekidinezinak dira. Bigarrenean Davant bera ageri da, 147-151. orrialdeetan.

Poesia

  • Makila gorria (1980, Elkar)
  • Denboraren aroak (1982, Bilbo Aurrezki Kutxa; Azkue saria 1981ean)
  • Nahi gabe (1985, Iruñeko Aurrezki Kutxa; Xalbador saria 1984an)
  • Itsasoak iraultzan (1986, Maiatz; Azkue sarietan aipamen berezia)
  • Ihesi (1990, Maiatz)
  • Harri txintxolak (2003, Elkar)

Pastoralak

Bilduma

  • Idazlan hautatuak (2004, Elkar)

Frantsesez

  • Histoire du peuple basque (2000, Elkarlanean)
  • Le "problème basque" en 20 questions (2006, Elkarlanean)

Errekonozimenduak

Erreferentziak

  1. Zuberoan sarritan gertatu bezala, Davant okzitanierazko jatorria duen deitura da.
  2. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2020). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan (Bigarren argitalpena zuzendua). Udako Euskal Unibertsitatea, 12 or. PMC 1222923008. (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  3. .
  4. Jean-Louis Davant. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2017-3-18).
  5. Renteria, Aitor. Enbatak inarrositako bidea. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2017-3-18).
  6. Jean-Louis Davant Iratzabalek jasoko dau ‘Agusti Xaho Saria 2007’, bizkaie.biz
  7. Jean Louis Davant Nabarralde Saria 2009, nabarralde.com
  8. EiTB. (2016/10/10). Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria, Jean-Louis Davantentzat. .
  9. «Giza kate batek Errenteria eta Donostia lotuko ditu martxoaren 24an euskara batuari gorazarre egiteko» EITB 2023-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  10. Iraola, Arantxa. (2023-03-18). «Giza kate batek lotuko ditu Donostia eta Errenteria, euskara batua goratzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).

Ikus, gainera

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.