Jean-Jacques Willmar
Jean-Jacques Madeleine Willmar (Luxenburgo, 1792ko martxoaren 6a – ibidem, 1866ko azaroaren 20a) luxenburgoar politikaria izan zen. Luxenburgoko 2. lehen ministroa izan zen 1848tik 1858ra.
Jean-Jacques Willmar | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1857ko azaroaren 28a - 1866ko azaroaren 26a
1848ko abenduaren 6a - 1853ko irailaren 23a ← Gaspard-Théodore-Ignace de la Fontaine - Charles-Mathias Simons →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Luxenburgo, 1792ko martxoaren 6a | ||||||||
Herrialdea | Luxenburgo | ||||||||
Heriotza | Luxenburgo, 1866ko azaroaren 20a (74 urte) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Jean-Georges Willmar | ||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Paris Law Faculty (en) | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | diplomazialaria, politikaria, epailea eta abokatua | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | baliorik ez |
1814an Parisen zuzenbidean lizentziatu zen, eta Luxenburgon abokatu gisa lan egin ondoren, 1824an epaile izendatu zuten. 1830eko Belgikako Iraultzaren ondoren, Luxenburgoko dukerri handia Herbehereetako Erresumarekin batzea babestu zuen.
1840an Prokuradore Nagusi izendatu zuten eta 1841etik 1858ra Estatu Orokorretako kide izan zen. 1848an Frankfurteko Parlamentuko kide izendatu zuten.
1848tik 1853ra lehen ministroa izan zen, eta, gainera, Kanpo Arazoetako, Justiziako, Erlijioko eta Hezkuntzako ministroa. Alemaniarekin tirabirak izan ziren Finantza ministroaren Belgikaren aldeko politikaren ondorioz, baita Gilen II.aren heriotzaren ondoren Herbehereekin ere, Gilen III.aren politika kontserbadore eta erreakzionarioaren ondorioz.
1857tik 1866ra, Willmar Estatu Kontseiluko kidea izan zen.