Jean-Honoré Fragonard

Jean-Honoré Fragonard (Grasse, Frantzia, 1732ko apirilaren 4a - Paris, Frantzia, 1806ko abuztuaren 22a) margolaria izan zen. XVIII. mendeko Europako maisu handienetakotzat hartzen da gaur egun.

Jean-Honoré Fragonard

Bizitza
JaiotzaGrasse, 1732ko apirilaren 4a
Herrialdea Frantzia
Frantziako Monarkia Konstituzionala
HeriotzaParis, 1806ko abuztuaren 22a (74 urte) (74 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Roch (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Marie-Anne Fragonard
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaÉcole royale des élèves protégés (en) Itzuli
French Academy in Rome (en) Itzuli
Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jean-Baptiste Siméon Chardin
François Boucher
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, marrazkilaria, ilustratzailea eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Viena
Praga
Grasse
Paris
Dresden
Frankfurt am Main
Strasburg
Napoli
Erroma eta Tivoli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaRokokoa
Genero artistikoaerretratua
paisaia margolaritza

Musicbrainz: 5f1d292b-c1c5-4e5c-9782-9e202137d1d4 Discogs: 2233994 Find a Grave: 6803 Edit the value on Wikidata
Zabua, 1767.

Bizitza

Oso gaztetan Parisa joan zen, eta François Boucherren ikasle kuttuna izan zen. Boucherrek Erromako lehiaketan parte har zezan indar egin zion, eta 1752an, lehiaketa hartako lehenengo saria irabazi zuen. Hala, Carle Van Look zuzentzen zuen eskolan sartu zen Fragonard (1753-1756). Gazte-denboran egin zituen lanek Boucherren eragin nabarmena dute; artifizialak dira guztiz: Jeroboam Sacrificing to Idols (1752, Hankak garbitzea). 1756. urtearen bukaeran Fragonard Erromako Frantses Akademian onartu zuten, eta han aritu zen ikasten 1761. urtea arte. Garai hartan bi babesle izan zituen: Hubert Robert (Erroman) eta Saint-Non abadea. Tivolira (1760), Napolira (1760-1761) eta Parisko itzuleran Bolonia, Venezia eta Genevara eraman zuen lanera abadeak. Italiatik itzuleran akuaforte-sail eder bat egin zuen (1764). Oso aldi oparoa izan zuen hura: sentiberatasun handiko paisaiak (Parke txikia, 1760 ingurukoa), zenbaitetan mugimendu dramatikodunak (Ekaitza, 1759), eta genero-eszena konplexuak egin zituen.

Italiatik Parisa itzuli zenean, Marie-Anne Gerardekin ezkondu zen. Fragonard oso zoriontsua izan zen haren emaztearekin eta familiarekin, nahiz eta behin baino gehiagotan bestelako esamesak zabaldu izan diren. Garai horretan, aldaketa nabariena izan zuen Fragonarden karrerak: Akademiaren bidetik urrundu zen, eta uko egin zion pintura historiko eta apaingarri handiak pintatzeari. Eszena lizunak marrazten hasi zen (Zabua, 1767), genero-eszenak ere pintatzen zituen, Boucherren estilo berekoak, eta paisaietan iparraldeko maisuen irakaspenetara itzuli zen.

Fantasiako erretratuetan, pintzelkadak lastertasun eta askatasun handikoak erabiltzen zituen. Hamabost bat dira, 1769. urte inguruan pintatuak; zortzi Louvren daude, eta horiexek erakusten dute Fragonarden karreraren goreneko maila.

Fragonarden arrakasta izugarria zen, baina haren arte-estiloa zaharkitzen edo modatik urruntzen ari zen ordurako. Urte horietan bertan, Parisen, neoklasizismoa iragartzen zuten mugimendua ari zen indar hartzen. Fragonardek, Mme. du Barryren aginduz, Louvecienneserako egin zituen lanek kritika latzak izan zituzten, eta ez zituzten erakusgarri jarri; haien ordez, Vien margolariaren lau koadro jarri ziren. Kritika haiek asko mindu zuten Fragonard; adiskide zuen Bergeret finantza-gizonak bidaia bat egitera eraman zuen (1773-1774), Frantziako Midi eskualdera lehenbizi, eta ondoren Italiara, ahaztu zitzan bere estiloaren kontrako kritikak. Bidaia haren ondoren Parisa itzuli zen.

Parisen antzematen zen belaunaldi berriak gero eta indar handiagoa zuela, eta pintore-belaunaldi horrek gora egin ahala Fragonarden ospea beherantz zihoan; Frantziako Iraultzarekin, azkenik, hondoa jo zuen. Hasieran, ideia berrien aldeko agertu zen Fragonard, baina berehala egin zuen atzera. 1790. urtean Fragonardek Paris utzi eta Grassera, lasaitasunera, joan zen bizitzera, bere alaba Rosalieren heriotzak lur jota utzi baitzuen. Fragonardek gero eta ondasun gutxiago zuen, eta bezeroek edo ihes egin zioten edo ondasunik gabe gelditu zitzaizkion. Hala ere, Fragonardek bilatu zituen miseriari ihes egiteko bideak: ikasle izan zuen Daviden laguntza izan zuen batetik, eta bestetik, Museumean (etorkizunean Louvre museoa izango zena, 1793-1800) administrazio-lanpostu bat lortu zuen. Gero eta jarraitzaile gehiago zituen Fragonardek; bere koinata eta ikasle Marguerite Gerarden lanek, aldiz, gero eta arrakasta handiagoa zuten, eta bere seme Evaristeren ospea ere handiagotzen ari zen poliki-poliki. Dena dela, Fragonard bere senide eta lagun minez inguraturik bizi izan zen samintasun handirik gabe.

Zaila da Fragonardek egin zituen lanen bilduma osatzea, galdu egin baitira lan horietako asko eta asko. Eragin handia izan zuten Fragonardengan, antza denez, kritikak, Italiara egin zuen bigarren bidaiak eta paristarren gustu-aldaketak, eta egoera horri aurre egiteko bere estiloa erabat aldatzea erabaki zuen: koloreak ahuldu egin zituen, urre eta zilar koloreen harmonia bilatu zuen. Bere teknikak, askatasunik galdu gabe, molde zorrotzago baterantz egin zuen: batzuetan iparraldeko margolarietara hurbiltzen zen (Ezkutako mustra, 1788), beste batzuetan, berriz, Le Sueur ekartzen zuen gogora. Ñabardura malenkoniatsuak (Zenbakia), grinatsuak (Krisketa), edo erotikoak (Arrosaren sakrifizioa) nahasten zituen bere lanetan.

Lanak

Lan garrantzizkoenak: Serment d'amour (Maitasun zina), La bachante endormie (Bakantea lotan) eta Le sacrifice de la rose (Arrosaren sakrifizioa).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Honoré Fragonard Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.