Jean-François de La Rocque de Roberval
Jean-François de La Rocque de Roberval (Carcasona, c. 1500 – Paris, 1560) frantses kolonizatzailea izan zen. Familia noble batean sortu zen, eta Frantzisko Angulemako gortean bizi izan zen gaztetan. Frantzia utzi behar izan zuen protestante izateagatik, eta Frantzisko Angulemakoa Frantziako errege egin zutenean itzuli zen. 1541ean Ipar Amerikako kolonia berrietako agintari nagusi egin zuen erregeak, eta Ternuara joan zen. Cartierrekin egon zen han, eta ondoren Quebec aldera jo zuen. Hango indiarrek ez zuten onartu, eta Frantziara itzuli behar izan zuen, kolonia-lanetan huts egin ondoren. Hil egin zuten Parisen, kalbindarren bilera baten ondoren.
Jean-François de La Rocque de Roberval | |||
---|---|---|---|
1541eko urtarrilaren 15a - 1543ko iraila ← Jacques Cartier - Troilus de Mesqouez (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Carcasona, 1495 | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Paris, 1560 (64/65 urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | esploratzailea eta goi-funtzionarioa |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.