Jean-François Regnard
Jean-François Regnard (Paris, Frantzia, 1655eko otsailaren 7a - Grillongo gaztelua, Dourdan, Frantzia, 1709ko irailaren 4a) frantses idazlea eta dramagilea izan zen.
Jean-François Regnard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1655eko otsailaren 7a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Dourdan, 1709ko irailaren 4a (54 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, antzerkigilea eta bidaia idazlea |
Biografia
Bidaia asko egin zituen gaztetandik. Haietako bidaia batean, aljeriar piratek bahitu zuten, eta zenbait hilabetez eduki zuten preso. Aske geratu zenean, Frantziara itzuli zen, eta antzerkirako idatzi zuen.
Obra nagusiak: Le Joueur (1696, "Jokalaria"), Le Légataire universel (1708, "Oinordeko bakarra") eta La Sérénade (1694, "Serenata").
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.