Jean-François Champollion
Jean-François Champollion edo Champollion gaztea (1790eko abenduaren 23a - 1832ko martxoaren 4a) egiptologo frantziarra izan zen. Hieroglifoak nola deszifratu aurkitu zuen Rosetta harria erabilita eta horregatik egiptologiaren aitatzat hartzen da.
Jean-François Champollion | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Figeac, 1790eko abenduaren 23a |
Herrialdea | Frantzia Frantziako Lehen Inperioa Borboien berrezarkuntza Frantziako Lehen Errepublika Frantziako Erresuma Frantziako Monarkia Konstituzionala Uztaileko monarkia |
Heriotza | Paris, 1832ko martxoaren 4a (41 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Champollion (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | Jacques Champollion |
Ezkontidea(k) | Rosine Blanc (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Grenoble (en) Institut national des langues et civilisations orientales Collège de France Lycée Stendhal (en) (1804ko martxoa - 1807ko abuztua) |
Tesi zuzendaria | Antoine Isaac Silvestre de Sacy |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Raphaël de Monachis (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | egiptologoa, unibertsitateko irakaslea, hizkuntzalaria, arkeologoa, filosofoa, epigrafista, katedraduna, autorea, entomologoa eta Ikasketa klasikoetan aditua |
Enplegatzailea(k) | Grenobleko Unibertsitatea Collège de France (1831 - 1832) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Société Asiatique (en) Académie des Inscriptions et Belles-Lettres Alemaniar Arkeologia Institutua Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Zientzien Errusiar Akademia Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Accademia delle Scienze di Torino Académie delphinale (en) Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Bizitza
Hieroglifikoez kezkatuta, ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen, koptoa bereziki, eta hizkuntza hau egiptoarren hizkuntzaren ondorengoa zela egiaztatu zuen. Filah hirian aurkitu zuen obelisko bateko testuari esker, zehaztu ahal izan zuen ikur hieratiko, hieroglifiko eta demotikoen arteko lotura eta, ondoren, Rosetta harriko testua interpretatu zuen. 1822. urtean ikerketa haietako emaitzak argitaratu zituen Lettre à M. Dacier relative à l´alphabet des hiéroglyphes phonétiques gutunaren bidez. 1824an Traité sur l´écriture démotique eta Précis du système hiéroglyphique liburu ospetsua idatzi zituen. 1826. urtean Louvre museoko sail egiptoarreko zuzendari izendatu zuten eta 1831n Frantziako Eskolako egiptologia irakasle. Bere Monuments de l´Egypte et de la Nubie (1835), Grammaire égyptienne (1835-1841, amaitu gabea) eta Dictionnaire égyptien (1841-1843, amaitu gabea) liburuak argitaratu ziren hil ondoren.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-François Champollion |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |