Jean-Baptiste Troppmann

Jean-Baptiste Troppmann (Brunstatt, 1849ko urriaren 5a -Paris, 1870eko urtarrilaren 19)[1] serieko hiltzaile frantziarra izan zen. «Massacre de Pantin»en hilketak burutu zituen. Gillotinaz hil zuten.

Jean-Baptiste Troppmann

Bizitza
JaiotzaBrunstatt, 1849ko urriaren 5a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1870eko urtarrilaren 19a (20 urte)
Heriotza modua: burugabetzea
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgizahiltzailea, spree killer (en) Itzuli eta serieko hiltzailea

Biografia

Bere ospea serie-hiltziale gisa familia bereko zortzi pertsona, haurrak eta guztiz, hiltzegatik datorkio. Bere hasierako urratsak diru faltsifikatzea izan ziren; lan horretan Jean Kinck-en laguntza aurkitu zuen. Baina hasierako plamak aldatu zituen eta Kinck azido zianhidriko erabiliz hil zuen. Ondoren, haren semea, Gustave, laurdenkatu zuen. Parisen Kincken emaztearekin, Hortensekin, bildu zen. Bere senarraren izenean 55.000 franko lapurtu zizkion. Ondoren, emakumea eta bikotearen bost seme-alabak laurdenkatu zituen. Gertaerak Pantinen izan ziren eta herri horrek aferari bere izena eman dio.[2]

Hilketen hurrengo egunean langile batek Hortenseren eta haren seme-alaben gorpuak aurkitu zituen. Zortzi helketen ondorioz Troppmannek heriotza zigorra jaso zuen. 1870eko urtarrilaren 19an gillotinan hil zuten. Garaiko idazle askok prozesua jarraitu zuten (Gustave Flaubert, Alexandre Dumas, Jules-Amédée Barbey d'Aurevilly, Lautréamonteko kondea, Arthur Rimbaud...)

Turgeven testua

Ivan Turgenev idazle errusiarrak Troppmann heriotza testu labur bat idazteko erabili zuen, Troppmann hilaraztea, alegia. Lan horretan Turgenevek kazetari batzuen ikuspuntutik heriotz zigorraren gordintasuna erakutsi zuen.

Erreferentziak

  1. Newton, Michael (2006). The Encyclopedia of Serial Killers. Infobase Publishing. ISBN 9780816069873.
  2. http://www.crimezzz.net/serialkillers/T/TROPPMANN_jean_baptiste.php

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.