Jean-Baptiste Pigalle

Jean-Baptiste Pigalle (Rueil-Malmaison, Frantzia, 1714 1785) eskultorea izan zen.

Jean-Baptiste Pigalle

Bizitza
JaiotzaRueil-Malmaison, 1714ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1785eko abuztuaren 20a (71 urte)
Hobiratze lekuaCimetière du Calvaire (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie royale de peinture et de sculpture (en) Itzuli
Académie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) Itzuli
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
MugimenduaBarrokoa
neoklasizismoa

Bizitza

Hemezortzi urte zituenean hasi zen eskulturako ikasketak egiten Robert Le Lorrain eta Jean-Baptiste Lemoyne maisuekin. 1735. urtean Erromara jo zuen ikasketak sakontzera, eta garai hartan moldatu zuen bere lehen lana, Merkurioa. Parisa itzuli zenean, 1750-1758 urte-bitartean Madame Pompadourrek babestu zuen; Pigallek L'Amour et l'Amitié eta beste zenbait obra eskaini zizkion. Oso ezagun egin zen rokoko estiloko beste hainbat obra txikirekin. Edme Bouchardon eskultorearen obra amaitu zuen Errege plazan, eta Luis XV.a Frantziakoaren omenezko eskultura zizelatu zuen Reims hirian.

Saxoniako mariskalaren eta Harcout dukearen hilobiak egin zituen. Harenak dira, halaber, Diderot (1777) eta Voltaire biluzik (1776) erretratuak; Voltaire zahartuaren irudi errealistak haserre bizia sortu zuen jendaurrean erakutsi zenean.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Baptiste Pigalle Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.