Jean-Baptiste Denys

Jean-Baptiste Denys (Paris, 1640?– Paris, 1704ko urriaren 3a) mediku frantziarra izan zen. Montpellierrren ikasi ondoren Luis XIV. erregearen mediku pertsonala izan zen.

Jean-Baptiste Denys

Bizitza
JaiotzaParis, 1635
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1704ko urriaren 3a (68/69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta medikua

Lehen odol-transfusio

Baina zalantza barik bere biografian jasotako gertakaririk garrantzitsuena 1667ko ekainaren 15ean izan zen, lehen giza odol transfusio egin zuenean. Arkume baten 350 ml odol sartu zizkion hamabost urteko gazte bati. Horretarako, kanulatzat, hegaztien lumak erabili zituen. Mutikoak bi hilabete zeramatzan sukar gogorrekin eta bere gurasoak edozer probatzeko prest zeuden. Odol transfusioa egin ostean, hurrengo goizean, ustez, gaztea sendatuta zegoen eta arrakastatsutzat jo zuten.[1] Gaztea handik gutxira hil zen. Denys doktoreari erailketa leporatu zioten, baina gertaera hartatik aske irten zen, gazte gaixoaren emazteak artsenikoz pozoitu zuelako.

Jean-Baptiste Denys medikua oso denbora gutxian Europako zientzialarien artean izen handiko egin zen arren, bizitza amaiera aldrebestu zitzaion epaiketa eta heriotza batzuk tarteko.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.